Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Prebentzio Kulturako Akademiaren 2021eko programazioa prest du Osartenek

Zaintza kultura positiboaren estrategia sorraraztearen alde egingo du aurten ere Osartenek, lan ingurune seguruak eta osasuntsuak sustatu asmoz. Hala, helburu horrekin, 2020an Prebentzio Kulturako Akademia jarri zen abian. Akademia ezagutza partekatzeko gune bilakatu zen, arlo ezberdinen inguruan edukiak kudeatzeko gune, eta erakundeen prebentzio kultura eraldatzeko bultzatzaile.
2021eko Prebentzio Kulturako Akademiaren egitaraua 16 ikastaro, tailer eta webinarrek osatzen dute. Lan Segurtasun eta Osasuneren arloan diharduten pertsonei daude zuzenduta: zuzendaritzako kideak, prebentzio ordezkariak, erdi-mailako arduradunak, langileak eta, noski, prebentzio arloan diharduten profesionalei zuzenduta hain justu ere.
Etorkizunean Osartenek egitasmoa sendotu nahi du eduki eta aktibitate berriak garatuz. Hala, hilabete gutxi barru informazio gehiago eskainiko du Osartenek.