Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Polimero eta material berrien karakterizazioen inguruko mintegia Leartikerren
Leartiker zentro teknologikoak, polimeroen eta material berrien karakterizazioen inguruko mintegia ospatu du gaur Agilent Technologies enpresa iparamerikarrarekin batera.

Goizeko 10:00etan hasi da "Espectroscopia FTIR para la caracterización de polímeros y nuevos materiales" izeneko jardunaldia, Markina-Xemeingo Lea Artibai Berrikuntza Poloan.
Agilent Technologieseko hiztunek, espektroskopia produktuetan aditua den Fernando Tobalina eta Euskal Herrian markaren ordezkari den César Cazurrok, hainbat ponentzi praktiko egin dituzte azken makina eta prototipo teknologikoekin.
Sektoreko profesionalak eta Lea Artibai Ikastetxean eskaintzen den “diseño de producto en plástico” masterreko ikasleak izan dira ikusleak. Ikasleek ere parte hartu ahal izan dute mintegi honetan, azken generazioko makinekin egindako erakustaldi errealetan alegia.