Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Podcast berria Mikel Álvarezekin: Covid-19ren egoera, txertoak eta etorkizuneko aukerak aztergai

Aurrekaririk gabeko pandemia dugu. “Egia da inork ez zuela espero egungoa bezalako pandemiarik, nahiz eta zantzuak ikusten ziren, eta aditu batzuek uste zuten noizbait irits zitekeela”.
Gabonetan, nola jokatu behar dugu? Hirugarren olatua iritsiko da gero? Álvarezek dio “ezin dugula olatuez hitz egin, piko jarraituez baizik. Hilabete batzuetan gorabeherekin eta ondoz ondoko agerraldi berriekin bizitzen jarraituko dugu, eta, seguru asko, Gabonen ondoren, kasu berriak agertuko dira”.
Txertaketa-kanpainari dagokionez, “txertoaren alde nago, gizateriak aurrera egin baitu zientziari esker. Txertoek erakutsi dute, historian zehar eman diren errubeola edo elgorria bezalako gaixotasunak errotik kentzeko bidea direla”.
Gai horiek eta beste batzuk Mikel Álvarezekin, 31 minutuko podcastean.