Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Podcast berria Joseba Madariagarekin: ekonomia kolokan, pandemiak eraginda
Podcast honetako gonbidatua Joseba Madariaga da, Laboral Kutxako Ikerketen Departamentuko zuzendaria. Baieztatu du, zalantzarik gabe, egoera epidemiologikoak eragin zuzena izango duela suspertze ekonomikoan.
Entzun elkarrizketa osoa Joseba Madariagarekin
Pandemiaren lehen olatuaren ondoren, susperraldi ekonomiko handia eman zen, baina bigarren olatuak eta bizitzen ari garen hirugarren olatuak jarduera ekonomikoa mantsotu dute berriz.
Hala ere, mundu guztiak dio ekonomia aurten indarberrituko dela, neurri batean behintzat.
Baina, posible izango ote da? Eta, garrantzitsuena, noiz hasiko gara zantzu positiboagoa nabaritzen? Noiz hautemango ote dute gure kooperatibek hazkunde hori? Eta gure poltsikoek, gure familiek, berreskuratu al dezakete aurten etxeko gastu eta inbertsioarekiko konfiantza?
Hauek guztiak eta beste hainbat gai aztertu ditugu Joseba Madariagaren eskutik, Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendaria eta Deustuko Negozio Eskolako irakaslearekin.