Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.
Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza
Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Podcast berria Idoia Mujika MLA KOOP kooperatibako zuzendari nagusiarekin
Entzun podcast elkarrizketa
Orain fusio-prozesu estrategiko naturala eta erraza dirudien arren, lankidetza-eredu horrek zailtasunak ere izan zituen. Nola egin bi kooperatiba bat? Nola pasa bi kudeatzaile eta bi kontseilu errektore izatetik bakarra izatera? Nola izendatu kooperatiba berria? Nola helarazi bat-egitea bazkideei etorkizun emankorrago baterako aukera gisa? Hilabeteetako lanaren ondoren, bi enpresen, zuzendaritzen eta kontseilu errektoreen proposamena onartu zen, gehiengo osoz, bi kooperatiben batzarretan, 2022ko maiatzaren 31n. Eta kooperatiba berria Mondragon Lingua-Alecop S.Coop gisa erregistratu zen 2022ko azaroaren 1ean. Orain, izen bakarrarekin irten dira mundura: MLA KOOP.
Elkarrizketan, Mujikak bat-egiteak ekarri duen lanaz eta kooperatiba berriak dituen erronkez hitz egin digu.