Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
2012ko Gestio Plana MONDRAGONen: ikuspegiak
Azaroaren 7an zein 14an egindako jardunaldietan MONDRAGONeko presidente Jose Mari Aldekoak adierazi zuen Korporazioaren desioa eta nahia dela datorren urtean saio bakarrean presidente eta kudeatzaile guztiak elkartzea. Aldekoaren esanetan, oso garrantzitsua izango da elkarrekin mezuak konpartitzea eta errealitateari aurre egitea,"egunerokoan eskutik joan beharra dago, egoeraren azterketa konpartituz eta soluzio bideak elkarrekin hartuz, arlo ejekutiboak eta sozialak", gaineratu zuen Taldeko presidenteak.
Askotariko ekarpenak taldekako saioetan
Zeintzuk dira oinarrizko klabeak politika sozio-enpresariala kooperatiba bakoitzean arrakastaz ezartzeko? Galdera hori abiapuntu hartuta, hausnarketa saio laburrak egin zituzten kudeatzaile eta presidenteek, eta askotarikoak izan ziren saio horietatik irtendako ekarpenak. Lidergoa, misio konpartitua, parte-hartzearen sentimendua, ardura… asko izan ziren sortutako ideiak eta proposamenak.
Presidente zein gerenteen lan saioetan antzeko konklusio eta ekarpenak izan ziren. Oro har, batzuek zein besteek adierazi zuten etorkizunera begira organo sozialak eta zuzendaritza bateratu beharko direla diagnostikoetan eta planteamenduetan. Bazkideari informazioa hedatzeko, proiektuan gehiago inplikatzeko ahalegina eskatuz eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko.