Philippe Jaroussky kontratenorearen kontzertura joan nahi?

TU Lankidek Philippe Jaroussky kontratenorearen kontzertura gonbidatzen zaitu. Azaroaren 13an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Card image cap
2024/10/28

Aurreko aldietan gure hirira etorritakoan lortu izan duen arrakastaren ondotik, kontratenor frantziarra pianoz lagundutako errepertorioarekin itzuliko da. Antzinako musikan eta barrokoan ez ezik, ganberako erromantza formatu txiki eta zorrotzean ere izar handia dela erakutsiko du.

Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.