Pertsonen talentuaren kudeaketa estrategikorako-MTalent Unibertsitate Masterrean parte hartzen du Fagor Electronicak

Edozein sektoreko erakundetan kudeaketaren eta pertsonen garapenaren eremuko beharrei erantzuteari begirako masterra da hau, eta erakunde batean pertsona batek duen bizitza zikloaren garapenaren bidez esperientzia bereizgarria eskaintzen du.
Card image cap
2018/01/08

Aitziber Ibarrondoren arabera, Antolaketaren Garapenerako teknikaria Fagor Electrónica-n, masterrak eskaintzen duen abantailetako bat da ikuspegi akademikoa eta profesionala primeran txertatzen dituela. Bere helburu nagusiak dira enpresetan pertsonen kudeaketa garatzeko, kudeatzeko eta gidatzeko behar beste konpetentzia eskaintzea. 

Graduatu berri diren publiko zabal bati zuzenduta daude, hala nola Enpresa Zuzendaritza, Antolaketako Ingeniaritza, Psikologia, Soziologia, Zuzenbidea, Lan Harremanak eta abar bezalako titulazioetakoak, erakundeetan pertsonen eremuan eta pertsonentzat lan egiteko kezka berezia badute.

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Irakaskuntza unibertsitate zentroa