Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Pertsonen Gestiorako X. Foroa
Pasa den ostiralean, azaroaren 24an egin zen MONDRAGON taldeko Pertsonen Gestiorako X. foroa. Kooperatibetako ordezkariek beraien esperientziak partekatu eta gainera etorkizunerako erronka garrantzitsuenak aztertu zituzten.
Goizeko lehen hitzaldia Iñigo Ucin, Kontseilu Orokorreko lehendakariak egin zuen eta aurrera begira izango ditugun desafioak errepasatu zituen. "Talentoa duten pertsonak behar ditugu, kooperatiboak diren proiektuetan inplikatu eta lana egingo dutenak" azaldu zuen. Gainera, hiru gako hauek ere mahai gainean jarri zituen: nola antzeman etorkizunean beharko ditugun pertsonak; nola egin erakargarri gure proiektua; eta nola mantendu "sasoian" ditugun pertsonak.
Ondoren Zigor Ezpeleta, Gestio Sozialeko arduradunak hartu zuen hitza. Hamar edizioetako errapasoa egin zuen eta oso modu positiboan baloratu zituen urte hauetan foroak eman dituen ondorioak.
Enplegagarritasunaren erronka
Jardunaldian zehar, Santi Garcíak ere hitz egin zuen, “Future For Work Institute” delako ordezkariak. Batik bat enpresa guztientzat funtsezkoa den gaiaren inguruan hausnarketa proposatu zuen: enplegagarritasuna.
Bere aldetik, Alejandra L. Baisson, 3M Iberia enpresako giza baliabideetako zuzendariak, bere esperientzia partekatu zuen eta lanaren garapenak berarekin ekarriko dituen erronkaren inguruan mintzatu zen. Testuinguru honetan, Jordi Serrano, e “Future For Work Institute” enpresako ordezkariak, aipatu zuen "funtsezkoa dela egunerokotasuneaz gain, etorkizunerako eta epe luzerako erronkak kudeatzea; eta honek zuzenean eragiten die pertsonei".
Hauek mahainguru batean hartu zuten parte, Gurutz Txopeitia (Fagor Ederlan Taldea) eta Iker Usabiagak (Danobatgroup) zuzenduta. Gai ugari plazaratu ziren, pertsonen gestioarekin lotuta: berrikuntza, burujabetza, eraldaketa, ...
Luis Huete, nazioarteko management gaietan aditua denak, azken hitzaldia eskaini zuen. Bere aurkezpenean, "bultzatu behar diren jarrerak" eta "egungo testuinguru historikoan behar ditugun lidergoak" goraipatu zituen.
Argazki guztiak hemen: 2017ko Pertsonen Gestiorako Foroa