Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Pertsona eta makinaren arteko lankidetzatik fabrika adimendunerantz
Mondragon Unibertsitateko, TECNALIA, TEKNIKER, VICOMTECH eta ELHUYAR Fundazioko pertsona talde batek, ingeniaritzan eta teknologian adituak, COGILE proiektua gauzatzeko ahaleginak egin ditu, langileen eta Etorkizuneko Fabrikako sistema adimendunen arteko lankidetza eraginkorrerako teknologia erraztaileak ikertzeko eta garatzeko.
Garapen lan honen helburua da industria lantegietan elkar hartuta lan egiteko gai diren pertsonen eta makinen arteko lankidetza inguruneak lortzeko urratsak egitea; betiere, pertsonen gaitasun fisikoetara, behar sentsomotrizeetara eta trebetasun kognitiboetara egokituz, teknologiak emandako guztia ahalik eta gehien erabilita lan egin ahal izan dezaten.
Proiektuan lan egiten duen aditu taldeak kontraste batzorde batekin alderatu ahal izan ditu bere aurrerapenak eta aplikazioak. Industriaren, automatizazio ingeniaritzaren eta teknologiaren sektoreko enpresek eta informazio sistemen hornitzaileek osatutako batzorde horrek etorkizunean merkatura hurbiltzea bermatu du, eta enpresentzako tresna eraginkor eta praktikoa sortzera bideratu ditu garapenak.
Ardatz teknologikoen bidez, hala nola errealitate birtuala eta errealitate areagotua dituen simulazioaren bidez, langileak sisteman duen konfiantzaren monitorizazioaren bidez, interfaze moldagarrien bidez eta elkarrizketarako eragileen bidez, sistema industrial adimendunak langileari egokitzea bilatu da, eta pertsona jarri da automatizazioaren erdigunean.
Azken emaitza bi erakusle edo erabilera kasu dira.
Lehenengo kasua Errealitate Birtuala duten prestakuntza agertokietan zentratuta dago, mekanizazio lanei lotuta. Zehazki, modu murgiltzailean, mekanizazioaren eskuzko kontrola simulatzen da tresnaren mugimenduekin eta Errealitate Mistoaren bidezko interakzioarekin (pertsonak bere eskuak bistara ditzake, eta elementu birtualen bat ukitzearen sentsazioa sentitu dezake). Horrez gain, ahots bidezko laguntzaile birtual bat sartu da, zeinak erantzunak ematen dituen pertsonak eragikerari buruzko zalantzaren bat planteatzen duenean.
Bigarren kasuak, ikuskaritza/muntaketa kolaboratibora bideratuta dagoenak, Errealitate Mistoa eta ahots bidezko aginduak erabiltzen ditu. Kasu honetan, pertsona batek hegazkin aleroi baten zati batean jarduten du, eta ingurune mistotik robotaren ekintzak programatuz, gai izango da ekintza horiek gauzatu aurretik bistaratzeko, eta ahotsaren bidez berretsi ahal izango du gauzatzeko. Horrela, ikuskapen lanak elkarlanean eta interakzio multimodal baten bidez egiteko helburua lortzen da.
Baliozkotzea eta balorazioa bikoitza izan da. Alde batetik, prestakuntza munduan bertan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikasleekin eta, bestetik, joan den martxoaren 24an, RPK, Fagor Automation eta Iruña Technologies enpresekin egindako azken kontrastean.
Eusko Jaurlaritzaren Elkartek programari esker egindako ikerketa proiektu honek printzipio teknologiko bat markatzen du, eta ibilbide zabala dauka industria enpresen balizko behar espezifikoetara egokitzeko, modu eraginkor eta eragingarriagoan lan egiteko. Hau da, langileen bizi kalitatea hobetzea bilatzen du, eta ongizatea zein produktibitatea handitzea. Halaber, proiektu honek aurrerapen handia dakar industrian eta, bereziki, pertsonen prestakuntzan eta lantegiko lanean, teknologia pertsonen beharretara egokitzeko aukera emango duelako, langileak teknologiara egokitzera behartu beharrean.