Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak

Bilera joan den asteartean egin zen, Dikar kooperatibaren instalazioetan. Ohikoa izaten da bilera horiek kooperatibe ezberdinetan egitea, haien proiektuak ezagutzeko eta, aldi berean, MONDRAGONen errealitatea kooperatibei eurei hurbiltzeko. Kasu honetan, kooperatiba anfitrioiak "Reload" proiektua aurkeztu zuen Arrasateko Garagartza auzoan ireki berri dituen instalazioetan.
Lehendakariak kooperatiba guztiei helarazi nahi die politika sozioenpresarial berria, "lantegietan bertan edukiak lurreratzeko" eta "lantegiekin batera edukiak gauzatzeko lan egiteko"
Gai-zerrenda zabala izan zen, eta mahai gainean gai korporatibo sorta ederra aztertu zuten. Jorratutako gaietako bat MONDRAGONen 2025/2028 Politika Sozioenpresariala izan zen, joan den uztailaren 17an egindako Kongresuan onartutakoa. Dokumentu hori kooperatiba guztiei helarazi nahi die Pello Rodriguezek, "lantegietan bertan edukiak lurreratzeko" eta "lantegiekin batera edukiak gauzatzen lan egiteko" asmoz, batez ere ardatz estrategikoei dagokienez: Konpromisoa eta Kooperatiba Nortasuna; Etorkizunarekiko Negozioak; Gizarte Irekiera eta Eragina; eta Interkooperazioa.
Aipatzekoa da, halaber, Nerea Arangurenek lehen aldiz parte hartu zuela organo honetan, Makina Erreminta eta Automatizazio Industrialeko dibisioetako zuzendari nagusi izendatu ondoren.