Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan

Lehendakaritzan, Gasteizen, hartu du Pradales lehendakariak Pello Rodriguez goizean. Aurretik ere elkarrekin egonak ziren, hala nola Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasierako ekitaldian edo Ikerlanen 50. urteurreneko erakusketaren inagurazioan, baina gaur egin dute aurrez-aurreko lehenengo bilera formala.
Pello Rodriguez eta Imanol Pradales lehendakaria, Lehendakaritzan.
Bilera amaitzean MONDRAGONen Kontseilu Orokorraren presidenteak elkarrizketa emankorra izan dela nabarmendu du: “MONDRAGONen berri zehatza emateko aprobetxatu dut gaurko hartu-emana eta buru-belarri lantzen dihardugun Politika Sozioenpresarial berriaren xehetasunak kontatu dizkiot, datozen urteetarako gure erronka nagusiak eta estrategiak zeintzuk diren jakin dezan. Lehendakariaren gertutasuna eta erakutsi duen interesa azpimarratuko nituzke”.