Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan

Espainiako presidente Pedro Sanchezek amaitu berri du Txinara egindako bidaia ofiziala. Gai ekonomikoak eraman ditu agendan eta MONDRAGONen Kunshan enpresa parkean egon da azken egunean.
MONDRAGONek Oskar Goitia eta Nerea Arangurenen eskutik egin die harrera Sanchezi, Shuzou hiriko alkateari eta enpresa munduko ordezkariei. Bertan egon dira, halaber, MONDRAGONek Txinan dituen ordezkari korporatiboak ere.
Anaitasunan jarri duten plakan, 'baserri' hitza ageri da gazteleraz ere.
Anaitasuna baserrian egin duten ekitaldian Goitiak MONDRAGONen lankidetzarako jarrera azpimarratu du: “MONDRAGONek orain 20 urte zabaldu zuen enpresa parkea Kunshan eskualdean, bertako erakundeekin batera. Harrez gero, elkarlanaren eta aniztasunaren ikur da, eta sektore industrial estrategikoetarako inbertsioak erakartzeko gunea ere bai: automozio, goi-teknologiako makinaria eta fabrikazio aurreratuan, esaterako”.
"Kunshan elkarlanaren eta aniztasunaren ikur da, eta sektore industrial estrategikoetarako inbertsioak erakartzeko gunea ere bai: automozio, goi-teknologiako makinaria eta fabrikazio aurreratuan, esaterako”.
Fagor Arrasatera egindako bisita, Pedro Sanchezekin eta Shuzouko alkatearekin.
Ondoren, Fagor Arrasateren lantegia bisitatu du Sanchezek. Zuzendari Nagusi Alberto Sarasquetak erakutsi dizkio bertan ekoizten diren estanpazio-sistema eta altzairu zein aluminioa prozesatzeko lineak. Azken 16 urte hauetan egindako lana azpimarratu du Sarasquetak, “erreferente gara Txinan eta apustu sendoa egiten jarraituko dugu hemen, gure nazioarteko hedapen estrategian”.
MONDRAGON Txinan
MONDRAGONek 300 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu Txinan, bertan ezarritako 14 lantegietan. 1.500 lagun inguruk egiten dute lan.