Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Bilkura horretan, ohiko erabakiez gain, estatutu- eta araudi-aldaketa batzuk onartu ziren. Horien artean, duen garrantziagatik, Erakundearen kotizazio-sistemaren hasierako egokitzapenari buruzkoa nabarmendu beharra dago, 2023an indarrean sartu zen Langile Autonomoen Araubide Bereziaren kotizazio-eredu berrira egokitzeko, 2032ra arte pixkanaka ezarriko dena.
Carlos Mazak adierazi zuen beharrezkoa dela finantza-merkatuen aldakortasunarekin bizitzen ikastea, zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzea eta gure ereduan konfiantza osoa izatea
Onartutako neurria, kooperatiben aurrerakin-mailari eta LagunAro, BGAEen erreferentziazko tarifarekiko duten mailaren araberako kotizazioari buruzkoa, hurrengo Batzar Nagusian beste neurri batekin osatzea aurreikusi da, kotizatu beharreko ordainsari-kontzeptuen kopurua handitzeari begira.
Erakundearen webgunean kontsulta daitezke Kontseilu Errektoreak egindako eta Batzar Nagusiak onartutako proposamen guztiak.
Era berean, bai YouTubeko kanalean, bai LagunAro BGAEren LinkedIneko profilean, Batzar Nagusian bertan proiektatutako azalpen-bideoak ikus daitezke.
Carlos Mazaren estreinaldia
Azpimarratu beharreko beste alderdi bat Carlos Mazaren debuta izan zen, hau izan baitzen bere lehen batzar orokorra erakundeko zuzendari nagusi berri gisa izendatua izan ondoren. Protagonismo berezia izan zuen, batez ere bileraren lehen zatian. Ordubete baino gehixeago iraun zuen bere hitzaldiak, erakundearen historiaren mugarri nagusiak errepasatzeko, eta finantza-arloko alderdietan jarri zuen arreta. Ondorio gisa, honako hau adierazi zuen: "finantza-merkatuen aldakortasunarekin bizitzen ikasi behar dugu, zuhurtziaz eta arduraz jokatu behar dugu eta konfiantza osoa izan behar dugu gure ereduan".
Batzar Nagusiari amaiera emateko, bertaratutakoek Verdini Dantza Taldearen emanaldi bikain batez gozatu ahal izan zuten, pertsona guztien aukeretarako eskubidea eta estereotipoen amaiera aldarrikatzeko balio izan zuena, Down Sindromearen munduko eguna bezalako egun garrantzitsu batean.