Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Otsaileko ostegunak talentuaren kudeaketarenak izango dira Garaian
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/otsaileko-ostegunak-talentuaren-kudeaketarenak-izango-dira-garaian/@@images/859d0c71-49e2-46f3-bf45-7764139a230d.jpeg)
6 enpresa ezberdinetako ordezkariak elkartuko dira, enpresetako egungo arazoei buruzko proposamenak aztertzeko: ordainsarien kudeaketa, lan-osasuna, telelana, teknologiak eta enpresetako harremanak, besteak beste.
Otsaileko ostegun guztietan, goizeko 9:00etatik 11:00etara, jardunaldiak egingo dira, interesa duten guztientzat zabalik
Gizarteak eta enpresek etengabe egiten diete aurre gero eta ohikoagoak eta bizkorragoak diren aldaketei, baina aldaketa horietara arin eta seguru egokitzea ez da beti erraza eta agerikoa enpresa eta pertsonentzat. Aldaketak kudeatu egin behar dira, pertsonak erresistentziara, motibazioa galtzera edo blokeatzera eraman ditzaketen ondorio kaltegarriak minimizatzeko.
Hori guztia dela eta, Garaia Parke Teknologikoak enpresak hainbat arlotako adituekin harremanetan jartzeko gune bat irekitzen du, elkar ezagutu, eztabaidatu, hausnartu eta erronka berriei irtenbidea emateko modu berriak ikas ditzaten. Helburua talentua indartzea eta giza baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzeko tresna, ezagutza eta baliabide berritzaileak eta erabilgarriak eskaintzea da.
Otsaileko ostegun guztietan, goizeko 9:00etatik 11:00etara, jardunaldiak egingo dira, interesa duten guztientzat zabalik. Eskaintza gizarte osoari zuzenduta dago, oro har, taldean lan egiten duten pertsonei, giza baliabideen arduradunei, zuzendaritzei, erdi-mailako kargudunei eta publikoari edo hezkuntza-sektoreari begira lan egiten dutenei.
Honako hau da programa:
- Otsailaren 01a
- Motivación y compromiso, las grandes deseadas. Pistas para generar y mantener la esencia de nuestros proyectos
- Asier Lopez de Gereño (Orekan Bizi)
- Motivación y compromiso, las grandes deseadas. Pistas para generar y mantener la esencia de nuestros proyectos
- Otsailaren 08an
- Los grandes retos del empleo del futuro en EUSKADI.
- Maria Alonso (Daiteke)
- Los grandes retos del empleo del futuro en EUSKADI.
- Otsailaren 15ean
- La Retribución basada en la contribución a la organización
- Pilar Romero (Ingroup)
- La Retribución basada en la contribución a la organización
- Otsailaren 22an
- El psicólogo en casa. Cómo autogestionar nuestra salud mental
- Jon Zabal (Teknodidaktika)
- El psicólogo en casa. Cómo autogestionar nuestra salud mental
- Otsailaren 29an
- El poder de una Empresa Saludable. Aumenta la competitividad y el poder de la marca
- Belen Urrutia (Sistematia)
- El poder de una Empresa Saludable. Aumenta la competitividad y el poder de la marca