Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Otsailaren 22an eta 23an ‘Humanity Herriz Herri’ Arrasaten

Abesbatzaren oinarria, berriz, Arizmendi Ikastolako haurrek eta Goikobaluk osatuko dute. Edozelan ere, kantatu nahi duten kooperatibista orok izango du aukera egitasmoan parte hartzeko.
Asmoa da Aretxabaletan, Oñatin, Gernikan, Lea-Artibain -Ondarru edo Markina-, Goierrin, Donostialdean, Iruñean eta Bilbon aurkeztea ‘Humanity ibiltaria’.
‘Humanity Herriz Herri’ egitasmoaren lehenengo hizordua izango da Arrasatekoa, eta besteak beste, zuzeneko musikak, ikus-entzunezkoek eta bertsolariek osatuko dute ikuskizuna. Ondoren, Hego Euskal Herriko hamaika eszenatokitara abiatuko da. Besteak beste, asmoa da Aretxabaletan, Oñatin, Gernikan, Lea-Artibain -Ondarru edo Markina-, Goierrin, Donostialdean, Iruñean eta Bilbon aurkeztea ‘Humanity ibiltaria’.
Arrasateko ikuskizunean lau pieza entzun eta kantatu ahal izango dira: obertura, industriaren gainekoa, omenaldiarena eta etokizuna, bi hanka. Musikarekin batera dantzaz gozatzeko aukera ere izango da. Gainera, Arrasaten, herriko orkestraren urteroko maiatzeko kontzertua ere ‘Humanity at Music, sinfonia kooperatiboa’-ren gainekoa izango da.