Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Otalorak bere nortasuna indartu du, itxuraz eta edukiz
Otalora, MONDRAGON Korporazio Zentroaren Gestio Sozialeko sailean kokatzen da. Eta 2017-2020 plan estrategikoari begira, lau arlotan finkatzen du bere jarduera: kooperatibei laguntza eskaini kultura eraikitzaileak garatzeko, zein pertsona eta ekipoen garapena bultzatzeko; organu sozialek dituzten funtzioetan laguntzera bideratzen diren ekintzak, eta bazkide guztiek partekatzen dituzten baloreak, printzipioak eta egiturari buruzko ezagutza sustatzeko ekintzak; interkooperazioaren sustapen ekintza, Praktiken Komunitatearen bitartez; eta eredu kooperatiboa ezagutzeko emateko jarduera.
Gune berriak
Modu honetan, aipatutako jarduera hauek indartsu bultzatzeko, Otalorak gune fisikoa ere egokitu eta modernizatu du. "Kooperatiba askok erabiltzen dute Otalora barne formazioa egiteko, organo sozialen formakuntzarako, eta mota ezberdinetako saioak martxan jartzeko. Somatzen den behar horri erantzuten, gelak egokitu ditugu, erakargarriagoak eta praktikoagoak bihurtuz." dio Javi Santos, Otalorako Kudeaketa arduradunak.