Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Otalora: 35 urte kooperatiben zerbitzura
Zuzendariak prestatzeko eta kultura kooperatiboa hedatzeko zentro bat izateko hasierako asmoarekin, Otalora prestakuntza zentroa Ikasbide izenarekin bataiatu zen, eta 1985eko urtarrilean ireki zituen ateak.
Harrezkero, bere ikasgeletatik 3.500 zuzendari eta organo sozialetako 3.600 kide baino gehiago igaro dira, eta mundu osoko 75.000 pertsona ere aritu dira, Esperientzia Kooperatiboa in situ ezagutzeko.
Etapa berria
Orain, Otalorak etapa berri bati ekingo dio, instalazioak berrituta eta kooperatibentzat egokitutako garapen eta zerbitzuen eskaintzarekin. Horregatik, ohartuta gaur egun pertsonen talentua dela elementu ukiezinik preziatuena, eta esperientziak trukatzea oso praktika ona dela erakundeak hobetzeko, prestakuntza zentroak, bere garapen eskaintza eguneratu du, eta hainbat aggiornamiento erreforma egin ditu bere instalazioetan.
Finean, helburua da konpetentzia profesionalak eguneratzeko tresna bat izatea, eta kooperatibetako kideentzako topagunea.
Zer eskaintzen dizu Otalorak?
• Garapen eskaintza zabala (Kultura eta zuzendarien garapena eta heziketa kooperatiboa)
• Hedapen kooperatiboa, gure Esperientzia sozioenpresarialari buruz.
• Ekitaldi instituzionalak, foroak eta bestelako bilerak egiteko espazio berrituak.
• Lanerako gune egokia, paisaia ederrean kokatuta.
• Jatetxea, menu ezberdinak aukeran.
Informazio gehiago: otalora@mondragoncorporation.com (943 712406)