Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Ostegunean topaketa berria HUHEZIn
'eParte Hartzea Gizarte Digitalean' izenburupean egingo da ostegun honetan, arratsaldeko seietatik zazpietara topaketa berri bat Mondragon Unibertsitatearen Huheziko Kanpusean, Eskoriatzan. Oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Lasa izango da hizlaria.

“eParte hartzea gizarte digitalean” izeneko hitzaldia urtarrilaren 10ean egingo da, arratsaldeko seietatik aurrera.
KoLaborategia da gizarte digitalaren hezkuntzarako laboratorioa, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortutakoa, eta hain justu ere KoLaborategiak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramailea den Imanol Lasaren hitzaldia. Ekitaldia irekia izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da Internet bidez hemen.