Osatu da Huhezinemako epaimahai ofiziala

Bi zinemagile arrakastatsu eta zineman aditua den kazetaria izango dira epaimahaian: Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxok.
Card image cap
2017/03/16

Huhezinema jaialdiaren 10.urteurrena hasteko bi aste eskas geratzen diren honetan, jada baditugu epaimahai ofiziala izango diren kideak.

Urtero, zineman dabiltzaten profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osatu dezaten eta aurtengoan Paul Urkijo, Ariane Kamio eta Aitor Gametxo izango ditugu gurean.

Paul Uriko Alijo (1984) zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. Arte Ederretan lizentziatua, mundu profesionalean  ikus-entzunezkoak, ilustrazioa eta infografia egiteari ekin zion. Hamabost urte daramatza laburmetraiak egiten, besteak beste: El pez plomo (2007), Jugando con la muerte (2010), El bosque negro (2013) etab. Urkijok idatzi eta zuzendutako film laburrek estatuko zein nazioarteko 86 sari irabazi dituzte eta mundu osoan zehar 300 alditan baino gehiagotan izan dira hautatuak. Egun, bere lehen luzemetraia zuzentzen dabil: Errementari (2016) 

Ariane Kamio Anduaga (1985) GARAko kazetaria da azken hamaika urteetan. Kultur Alorrean aritzen da gehienbat. Literaturaren eta zinemaren mugetan idazten du. Beraz, zinemagintzaren kritikak idazten aditua.

Aitor Gametxo Zabala (1989) ikus-entzunezko teknikaria eta zinegilea da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Bilbon eta 2011an Universitat Autónoma de Barcelona-n Sormenezko Dokumentalgintzan espezializatu zen, ordutik ez-fikziozko lanak egiten ditu. Hainbat laburmetrai egin ostean, besteak beste: “La ciutat tipogràfica”, “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa”, “Bi fotograma”, “Bere bizitzetako bat” eta “Soinu galduen bila”, 2014an Punto de Vista Nazioarteko Dokumentalen Zinemaldiko X-film Proiektuan garaile suertatu zen. Sari hartatik “El otro mapa de Abauntz” film luzea aurkeztu zuen 2015ean. Bestalde, ikus-entzunezko teknikari gisa, Tabakalera edota CCCB-Centre de Cultura Contemporània kultur-erakundeetan lan egin du.

Beraz, bi zinemagile arrakastatsu eta zineman aditua den kazetaria izango dira Aukeraketa Batzordeak hautatutako lanak epaitu eta sariak banatzeko arduradunak. Lau sari emango dituzte aurtengo jaialdian: sail ofizialean Goiena Saria, MUko Ikasleen sailean fikzio onena eta dokumental onena eta Basque Culinary sailean film labur onena.

Epaimahai ofizialaz gain, Vertigo Saria Muko ikaslez osatutako epaimahai batek emango du, eta sail bakoitzeko Ikusleen saria Arkupe Aretoko emanaldietan egongo diren ikusleek erabakiko dute.

 

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea