Elkarlana eta lankidetza MONDRAGON Health-en, H-Enea Living Lab-aren eta ASVIDIA, ATCORE, LEVAR eta KATXALIN Elkarteen artean

Elkarte hauek jada badauden beharretatik abiatuta egiten dute lan, komunitatean antzemandako arazoengan zuzenean eta berehala eraginez, erantzun eta irtenbide ezberdinen bilaketan abiapuntua izanda.
Card image cap
2014/10/14
MONDRAGON Health, MONDRAGON Korporazioan osasun sektoreko negozio eta ekintza berrien promozioaz arduratzen den Unitate estrategikoa da. Arrazoi horrengatik, pertsonengandik gertu egoteko beharra du, beren ahotsa entzunez eta beren errealitatea interpretatuz. Modu horretan, gainera, beren beharrak identifikatu eta berrikuntza eta negozio aukera berriak sortuko dira.
Testuinguru honetan, elkarlan- eta lankidetza-prozesuak garatu ditu H-Enea, Living Lab-arekin (ACEDE - Euskadiko Etxeko Clusterraren Living Lab-a) eta hainbat Elkarterekin: ASVIDIA, Bizkaiko Diabete Elkartea; ATCORE, Euskadiko bihotz eta birika, gaixoen eta transplantatuen Elkartea; LEVAR, Artritis erreumatoidea duten Bizkaiko gaixoen Elkartea; eta KATXALIN, Bularreko minbizi ginekologikoak eragindako emakumeen Elkartea.
elkarteak argazkia1

KATXALIN Elkarteko kide batzuk eta Elkartearen egoitza berri bat, Bergaran (Gipuzkoa).

Elkarte hauek jada badauden beharretatik abiatuta egiten dute lan, komunitatean antzemandako arazoengan zuzenean eta berehala eraginez, erantzun eta irtenbide ezberdinen bilaketan abiapuntua izanda. Zerbitzuak, azalarazitako beharrak asetzera daude bideratuta.
Gainera, behar berberak dituzten pertsonentzat elkargune bihurtzen dira Elkarteok, espazio amankomun bat bilakatuz, beren bizipenak partekatzeko aukera eskainiz.
Elkarlan honen testuinguruan bi lan-talde antolatu dira, zeintzuetan elkarteetako hainbat kideren partehartzea gauzatu den. Hauetan, lan egin da: batetik, ardurak eta eskakizunak antzemanez, egunerokotasunetik eta gaixotasunaren ezagueratik abiatuta; eta, bestetik, kontzeptu eta irtenbide berriak alderatuz, beren bizitzan zentzurik izan baduten jakiteko asmoz.
Elkarteetako ordezkariak pertsona konprometituak dira, partehartzeko prestuak, kementsuak eta ilusio handiarekin lan egiten dutenak. Elkarlan honi esker, eta ordezkarien bitartez, Elkarte ezberdinetako funtzionamendua, ekintzak eta erronkak ezagutzeko aukera izan dugu.
elkarteak argazkia2

Homecare kontzeptuaren test-saioa ASVIDIA, ATCORE eta LEVAR Elkarteetako kideekin.

H-Enea, ACEDE - Euskadiko Etxeko Clusterraren Living
Imprimir Lab-a H-Enea-ren ikuspegiaren oinarria da, enpresek eta elkarteek behar duten berrikuntzaren eragile gisa pertsona bera ulertzea, merkatu konplexuan eta aldakorrean egon ahal izateko. Puntu honetatik abiatuta, enpresei eta elkarteei laguntzen die litezkeen bezeroen beharrak asetuko dituzten produktuak eta zerbitzuak sortzera; horrela, merkatuan ahalik eta eragin handiagoa izan dezaten.
H-Enea jakintza-alor anitzeko lan-taldeak osatzen du (gizarte-antropologia, gizarte-psikologia, soziologia, diseinu estrategikoa, diseinu sistemikoa, diseinu industriala, berrikuntza aplikatua eta proiektu-kudeaketa), zeinak giza- eta gizarte-zientzietako teknika eta metodologia ezberdinak tradizionaletan txertatzen dituen, honako helburuekin: bizitza errealean pertsona erabiltzaileen jokabidea aztertzea, beren benetako beharrak ulertzea eta enpresei behar horien gakoak eskaintzea, berrikuntza bera bezeroaren eskakizunen norabide berean joan dadin.living lab argazkia

Homecare kontzeptu-testaren definizio-lanak. H-Enea Living Lab eta MONDRAGON Health.

Informazio gehiago, ondorengo estekan: http://h-enea.org/

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.