Osartenen tresna berria osasunaren zerbitzura

Aurrerapen teknologikoei esker, tresna aurreratuak ditu Osartenek lanean gertaturiko istripu edo lesioen ondorioz pertsonen gaitasun funtzionala ebaluatzeko.
Card image cap
2024/07/03

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) Muskulu- eta eskeleto-nahasmenduak: prebalentzia, kostuak eta demografia EBn (EU-OSHA) eta lan-jatorriko muskulu- eta eskeletonahasmenduak txostenean adierazten duenez, TMEak izan ziren aldi baterako lanerako ezintasunaren kausa nagusia Estatuan 2007an, guztiaren %18 (908.781 kasu), galdutako lanegun guztien %23 (39.342.857 guztira) eta kostu guztien %23.

INSSTek adierazi duenez, gehiegizko esfortzuek jarraitzen dute izaten bajak eragiten dituzten lan-istripuen lehen kausa, kontuan hartuta istripu horien eragina etengabe hazten doala duela 20 urte baino gehiagotik.

Osartenek badaki enpresak eta enpresa horietan lan egiten duten pertsonak ez daudela arazo horretatik kanpo. Horregatik, denbora darama tresna bat bilatzen, modu objektiboan eta fidagarrian ebaluatu ahal izateko lanaren garapenaren ondorioz istripu bat edo TME bat izan duten pertsonen mugikortasun artikularrerako gaitasuna, haien bilakaera eta lanpostura itzultzeko aukera baloratzeko.

Urte hasieratik, sistema berri bat du Osartenek, asistentzia eremuan mugikortasunari edo aplikazio indarrari dagokionez gaitasun funtzionala ebaluatzeko, Zaragozako Unibertsitateko IDERGO ikerketa taldeak garatutako inertzia teknologia erabiliz.

Gaitasun funtzionala ebaluatzeko proben helburua

Proba horien helburu nagusia da asistentzia arloko espezialistengana informazio objektibo batekin joan ahal izatea, lana dela eta lesionatutako pertsona baten gaitasun funtzionala balioesteko eta proba egiten ari diren bitartean beren kolaborazioa ebaluatzeko.

Beste proba batzuei informazio osagarria emateko aukera ematen dute, bai gaitasun funtzionalaren ebaluazioaren analisia errazteko, edo baita izan daitezkeen tratamenduen plangintza egiteko, edo tratamenduen bilakaera zehazteko, eta, hala badagokio, izan daitezkeen ondorioak mugatzeko. Horrela, haren bilakaera ez ezik, lanpostura itzultzea ere balora daiteke, bai eta itzulera arrakastatsua izango dela eta berriro eroriko ez dela bermatzeko.

Asistentzia eremuan aplikatu beharreko probetan, pazienteak zenbait ariketa egin behar ditu, aldez aurretik protokolo espezifiko baten arabera diseinatuta, parametro objektibo batzuk neurtzeko.

Pertsonari, aldez aurretik, sentsore batzuk jartzen zaizkio gorputzean, probetan egindako mugimendua denbora errealean atzemateko eta avatar batera eramateko. Avatar horren antropometria pazientearen antzekoa da.

Baliagarriak dira oraingo lesio bat lanpostuko zereginak garatzeko muga izan daitekeen jakiteko, paziente batek bere lan jarduerara itzultzea ahalbidetuko dion maila funtzional egoki bat lortu duen baloratzeko, errehabilitazio tratamendu baten bilakaera nolakoa izan den baloratzeko, edota lan-istripuen, trafiko-istripuen edo lanbide-gaixotasunen ondoren prestazioak tramitatzen laguntzeko.

Laneko mediku batek eta ergonomiako operadore tekniko espezialista batek egiten dituzte probak. Honako gaitasun hauek neurtzeko aukera ematen dute:

  • Mugikortasuna edo mugimendu tartea (ROM).
  • Indar isometrikoa, dinamometroak erabiliz.

Osarten2.jpg

Sistemaren beste ezaugarri batzuk

Horrez gain, lehenago adierazi dugun bezala, probetan zehar artikulazio mugimendua denbora errealean atzemateko aukera ematen du, eta hainbat espaziotan instalatu eta egokitu daiteke, ekipo moldakorra eta guztiz eramangarria baita. Normalean, probak kontsulta gela arrunt baten barruan egin daitezke.

Bestalde, proba jakin batzuetan errealitate birtualeko gailua erabil liteke ingurune murgiltzaileen aukerak indartzeko, pazientearen benetako gaitasunarekin bat datorren mugimendua lortzeko.

Proba biomekanikoak eskatzeko argibideak

Proba biomekaniko bat eskatu aurretik, aldez aurreko balorazio mediko bat egitea komeni da. Jarraian, hainbat patologia edo lesioren zerrenda bat erakutsiko da, zehatza ez dena, zein proba biomekaniko eskatzea komeni den erabakitzen laguntzeko.

Proba biomekaniko horiek beste azterketa edo proba batzuen osagarritzat hartu behar dira, eta eskatzen dituenari lagundu behar zaio pazienteari buruzko azken erabakia hartzen.

Gaur egun eskuragarri dauden probak

  • ROM zerbikala.
  • ROM dortsolumbarra.
  • ROM sorbalda.
  • ROM ukondoa.
  • Eskuko ROMa.
  • Eskuko DINA.
  • Move & Reach.
  • Marcha (laster).

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna