Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Osartenek tupper osasungarrien lehiaketako sariak banatu ditu

Pasa den azaroaren 28an, Osartenek aurtengo lehiaketaren sari banaketa egin zuen, Arrasate Kulturaten. Ekitaldi berean, elikadura osasungarriari buruzko konferentzia burutu zen. Xabier Gutierrez eta Leila Perezen eskutik hitzaldi oso interesgarriak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek "Aprendiendo a cocina, aprendiendo a comer" eta "Tupper personalizado", lan-jarduera elikadura osasungarriarekin bateragarri egiten laguntzeko.
Konferentziaren bukaeran Osartenek antolatutako Tupper osasungarriaren lehiaketaren sari banaketa egin zen, non 11 kooperatiba desberdinetako 22 pertsonek hartu zuten parte, guztira 24 errezeta aurkeztuz.
Hauek izan ziren irabazleak:
SARI OROKORRA
MIKEL MAROTIAS GOIBURU (AMPO)
Errezetaren izena: Itsas-lur Entsalada.
AURKEZPENA
NAROA ELORTEGI GARCÍA (IKERLAN)
Errezetaren izena: Legatza Cous cous eta barazkiekin.
PRESTAKETA MODUA
OIHANA ARAGONÉS REBOLLO (LAGUN ARO SERVICIOS)
Errezetaren izena: Codorniz escabechada con guarnición de quinoa.
ERREZETAREN EGOKITZEA
CRISTINA PÉREZ RECALDE (FAGOR EDERLAN)
Errezetaren izena: Ensalada de garbanzos otoñal para Millenial.