Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Osartenek, Koronabirusaren aurrean, Laneko Segurtasun eta Osasunaren eremuan jarduteko protokoloa garatu du

Osartenek jarduera-protokolo bat prestatu du enpresentzat, koronabirusaren kutsadurari aurre egiteko zenbait neurri hartu behar baitituzte. Eskuliburu moduko bat, enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea helburu duena, eta, aldi berean, beren jarduerari eusteko aukera ematen duena.
Protokolo honen bidez, enpresei aukera eman nahi zaie sortzen ari diren dokumentazio ugari interpretatzeko (Osasun Ministerioa, OME, Osakidetza...), eta enpresa bakoitzaren protokoloa idazteko edo hobetzeko oinarria izan dadin. Osartenen zerbitzu mankomunatuko enpresetako prebentzioko arduradun eta teknikariei, medikuei eta EUDei bidali zaie dokumentua.
Era berean, dokumentuak ekarpen berrienak jasotzen ditu, eta egoera aldakor horren ondoriozko eguneratzeak jaso ahal izango ditu, “dokumentu bizia” izan dadin.
Elkarlaneko proiektua da, Osartenen lan taldeak LagunAro Servicios eta Zentro Korporatiboaren laguntza eta lankidetza izan baitu.
Honetaz informazio guztia eskuratzeko: https://www.osarten.com/ataria/covid-19