Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Osartenek, Ingurune Psikosozialaren kudeaketa aztertuko du

Azken urteotan, Laneko Psikosoziologiak prebentziorako diziplina gisa eduki duen garapenaren lekuko izan gara.
Prebentzioaren alorrean gutxien aurreratu den diziplina da, sarritan behar den konfiantza ematen duten metodologiak eta esperientziak ezagutzen ez direlako.
Faktore psikosozialen azterketaz eta tratamenduaz arduratzen da nagusiki, izan ere, faktore horiek dira langilearen osasunean ondorio positiboak zein negatiboak eduki ditzaketen erakunde baldintzak.
Osartenetik aipatzen duten bezala, “oraindik bide luzea dugu egiteko Ingurune Psikosozialaren Kudeaketan, eta ez soilik Arriskuen Ebaluazioen eremutik begiratuta, baizik eta aurretik eta ondoren praktikan jarrita gure enpresetako lan baldintzak hobetu eta pertsonen osasunean eta ongizatean ondorio positiboak lortzea ahalbidetuko diguten soluzio sorten ikuspegitik ere”.
Jardunaldiaren egitaraua
|
9:30 - Jardunaldiaren hasiera Alberto Alonso, OSALAN-eko zuzendari orokorra. Eta Zigor Ezpeleta, MONDRAGON-eko Kudeaketa Sozialeko zuzendaria eta OSARTEN-eko lehendakaria. |
|
10:00 - Osarten PZM eremu psikosozialaren ikuspegia Jose Luis Lafuente, OSARTEN-eko zuzendari orokorra. |
|
10:30 - Arrisku Psikosozialetako ebaluazioa eta Laboral Kutxan emozioak kudeatzeko Programa María Montalvo, Talentuaren kudeaketaren arduraduna. Eta Josune Agirre, Laboral Kutxako laneko erizaina eta prebentzio teknikaria. |
|
11:15 - Pausa – Café |
|
11:45 - Arrisku psikosozialen ebaluazioa eta Fagor Automationeko akzio plana. Sonia Martinez, MONDRAGON Automatizazio Industrialeko prebentzio arduraduna. |
|
12:30 - Langileentzako esperientzia praktikoko laguntza psikologikoa Christophe Launay, Psya-ko zuzendari orokorra. |
|
13:15 - Jardunaldiaren amaiera Jose Luis Lafuente, OSARTEN-eko zuzendari orokorra. |
Jardunaldia doakoa da, baina interesatuta egonez gero bertara etorriko zaretela abisatu aldez aurretik Yolanda Lizarralderi (ylizarralde@osarten.com).