Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute

Osarten Koop. Elkartearen misioa da "bere enpresa elkartuetan segurtasuna eta osasuna sustatzea, baliabideak eskainiz, eta aktibitate ezberdinak abian jarriz osasuna eta pertsona langileen ongizatea bultzatzeko". Hala, aurreko ostiralean, Garaiako areto nagusian, ohiko batzar orokorra egin zuen. Hitzorduak balio izan zuen urteko mugarri nagusiak gainbegiratzeko eta urteko datuen berri emateko.
Prebentzio mankomunatu zerbitzu gisa, Osartenek 94 enpresa ezberdinei eskaintzen die zerbitzua, 22.700 pertsona baino gehiagori, eta horietatik %76 sektore industrialean
Prebentzio mankomunatu zerbitzu gisa, Osartenek 94 enpresa ezberdinei eskaintzen die zerbitzua, 22.700 pertsona baino gehiagori, eta horietatik %76 sektore industrialean. Lan-arloan segurtasun eta osasun kudeaketa aurreratu eta integratuari esker (28 enpresatan daude Segurtasun eta Osasun Kudeaketa Sistemak ezarrita) ezbehar-kopurua taldearen enpresa industrialetan %34,1ekoa da. Euskadin, sektoreko datuekin alderatuta, ezbehar-kopuru erdia.
Ezbehar-kopurua taldearen enpresa industrialetan %34,1ekoa da. Euskadin, sektoreko datuekin alderatuta, ezbehar-kopuru erdia.
Gogobetetasun datuak
Zerbitzu enpresa gisa, Osartenek beste datu batzuk ere eskaini zituen. Diru-sarrera datuek, esaterako, behera egin dute %8,50 aurreko urteko datuekin alderatuta. Salmenta guztietatik, %14,50 zerbitzu berriei dagozkie. Era berean, bezero berrien kasuan, salmenten %10 suposatu dute. Bezeroen gogobetetasunari dagokionez, datuak izugarri hobetu dituzte, inoizko daturik onena eskuratuz. 10etik 8.7.
Osarten Koop. Elkartetik lan-talde guztia zoriondu nahi izan dute, kooperatibako kideak, enpresa kideak, bezeroak, kolaboratzaileak eta prebentzio mankomunatu zerbitzua.