Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
OSARTENek dagoeneko egiten ditu Covid-19a detektatzeko probak, TMA diagnostiko molekularreko teknikaren bidez
Osartenek kooperatibei SARS-CoV-2 birusaren ARN diagnostiko molekularreko zerbitzua eskaintzeko teknologia eta baliabideak eskuratu ditu berriki.
Enpresako mediku zerbitzuei ematen zaien laguntza da, beren kolektiboetan Covid-19a garaiz detektatzeko. Horretarako, nasofaringeko laginak hartzen dira, eta, ondoren, laginok ekipo batean aztertzen dira, TMA teknologiaren bidez, Kataluniako Grifols enpresak garatutako erreaktibo batzuetan oinarrituta. PCR proben antzeko lagin hartzea duen teknika bat da, eta birusaren material genetikoa ba ote duen detektatzen du.
Bere kabuz egiteko moduan
LagunAro EPSVren eta MONDRAGON Korporazioaren laguntzari esker, metodo hori baliatuz, Osartenek bere kabuz lortu ahal izango du probaren diagnostikoa. Osartenek adierazi duenez, emaitza horiek “eskuragarri” jarriko ditu, “eta web bidez kontsultatu ahal izango dira, lagina hartu eta hurrengo egunean bertan”.
Osartenek kooperatiben mediku zerbitzu prebentiboarekin koordinatzen du programa hau. Horretarako, Covid-19aren arriskuak, egoera epidemiologiko orokorra zein kooperatibaren egoera epidemiologikoa eta ezarpen geografikoko eremua aztertu ditu. Aldagai horien arabera, prebentzio zerbitzuaren osasun arloak proposatuko du kooperatibarentzat egokiena den estrategia, betiere, proben unea, pertsona kopurua, lanpostua eta proben aldizkakotasuna kontuan hartuta.
Osartenek mediku eskatzaileari bidaliko dizkio txostenak, eta positibo emanez gero, baita osasun agintaritzari ere. Bidenabar, pertsona bakoitzari bere emaitzak web bidez eskuratzeko aukera emango dio.
Proposatutako estrategia
Osartenek Osasun Ministerioak adierazitako detekzio estrategiari jarraitzea proposatzen du, baina, horrez gain, prozedura horretan sartzen ez diren egoerei irtenbidea eman liezaiekeela azaldu du. Esaterako:
- Pertsona asintomatikoak, COVID-19a berretsita duten kasuen kontaktuak (ez estuak) izan daitezkeenak.
- Langileen artean Covid-19aren hautematea edo baheketa.
Atzerrirako bidaiak, koordinazioaren arloan enpresek dituzten berariazko eskakizunak…
- Partikularrak, aurreoperatorio mutualistak, etab.
Azken batean, Osarteneko zuzendari nagusi Zigor Artamendik adierazi digun bezala, birusari aurre egiteko ekarpena izango da, “lan zirkuitua eta zirkuitu soziala bereiziz, test masiboak egiten dituzten eta ilaretan egon behar izaten duten pertsonei erantzun arinagoa ematen saiatuz, denbora gal ez dezaten, eta, behin kasuak baieztatuta, ahalik eta lasterren aurrera egitea baieztatutako kasuen kontaktu estuak identifikatzen”.