Osartenek “Laneko osasunaren kudeaketa eraldatzen” izeneko jardunaldia antolatu du

Datorren urriaren 21ean egingo da, Orona Fundazioko instalazioetan eta Izena emateko epea urriaren 14an bukatzen da.
Card image cap
2016/10/10

Osartenen denbora asko daramate Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren alde egiten, erakundeentzako balioa dela uste baita. Helburua “langile osasuntsuak enpresa osasuntsuetan” lortzea da eta helburu hori lortzeko, azken urteetan, Laneko Segurtasuna eta Osasuna funtsezko elementutzat kontsideratu dira pertsonen garapenerako, haien segurtasuna, osasuna eta ongizatea etengabe hobetuta. Bidea egina dagoen arren, oraindik bide luzea dago egiteko, eta horregatik lanean ari dira LSOa enpresen iraunkortasuna eta hazkundearen elementu bultzatzaile bihurtzeko.

Jardunaldi honetan partekatuko dira bai gure ikuspegia bai bide hori egiteko inspirazio iturri izan daitezkeen enpresa batzuen esperientziak. Denok kezkatzen gaituen zeharkako beste gai bat ere landuko da: motibazioa. Izan ere, planteatzen den erronka berria lortzeko, hau da, laneko osasunaren kudeaketa eraldatzea lortzeko beharrezkoa da motibazioa.

Jardunaldiaren egitaraua hauxe izango da:

  • 9:30 Jardunaldiaren hasiera Zigor Ezpeleta, MONDRAGONeko Kudeaketa Sozialeko zuzendaria eta Osarteneko lehendakaria
  • 9:45 Osarteneko PZMaren estrategia 2017-2020 aldirako Jose Luis Lafuente, Osarteneko zuzendari orokorra
  • 10:15 Prebentzioko Taldea Zuzendaritzaren lidergoaren eragile gisa Felix Sanz, Vodafone Españako Health, Safety and Wellbeing Manager
  • 11:15 Atsedenaldia - kafea
  • 11:45 Enpresa osasuntsuaren kudeaketa integratua Orklin: Joaquín Garcia, Orkliko Kudeaketa Sistemen arduraduna
  • 12:20 Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketa nazioarteratzea prozesuetan Gamesa Innovation & Technology enpresan Javier Guiral, Gamesako Corporate Environment, Health & Safety Manager
  • 12:55 Prebentzioaren kultura eraldaketarako tresna gisa Ana Isabel Vega, Osarteneko Sistema eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria Marin Silva, Osarteneko Prebentzioaren Kulturako Aholkularia
  • 13:30 Bazkaria
  • 15:00 Ezin da amore eman Emilio Duro, Enpresetako aholkularia eta prestatzailea
  • 17:00 Jardunaldiaren bukaera Jose Luis Lafuente, Osarteneko zuzendari orokorra

Izena emateko epea urriaren 14an bukatuko da eta horretarako Yolanda Lizarralderekin harremanetan jarri behar da (ylizarralde@osarten.com). 

 

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna