Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
OSALANek Lea Artibai Ikastetxeak prebentzioaren alde eginiko lana goraipatu du
Lea Artibai Ikastetxeak 2007tik OSALANekin kolaboratzen du, hezkuntza bultzatzeko eta gizartearen gune guztietan lan osasunaren mezua zabaltzeari laguntzeko. Belaunaldi berriei prebentzioaren mezua helarazteko Lea Artibai Ikastetxeak, OSALANen babesarekin, aurrera eraman duen dibulgaziozko lan didaktikoa zentroak aurkeztu duen erakusketa iraunkorrean geratu da isladatuta.
Helburua, lan arriskuen prebentzioan gaztetxoak hezitzeko baliogarria den material didaktiko zabala garatzea da.
Inaugurazio ekitaldian, OSALANeko Izaskun Urien Azpitarte, zuzendari nagusiak aipatu zuen, "prebentzio hezkuntza sustatzeko gure esku dauden tresnak eskeintzea da gure funtzioa, ezagutza lan segurtasunaren funtsezko oinarria baita. OSALANen prestakuntza prebentiboa funtsezkoa dela uste dugu, seguritate eta osasun egoera hobeagoak lortzeko eta lan ezbeharren kontra egiteko ezinbestekoa. Prebentzioko prestakuntza eraginkorra eskeintzeko guztion inplikazioa eta kolaborazioa beharrezkoa da, baita hezkuntza sistemarena ere".
Lan arriskuen prebentzioari lotutako hezkuntza lanaren ildoan, ikasleei egokituta eta zuzendutakoa, OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek Lea Artibai Ikastetxeak garatutako prebentziorako ekimen didaktiko honen zabalkuntza indartzeko dituen planak aurreratu zituen. Horretarako, dagoen material guztia digitalizatzeko asmoa du, interneten bidez publikatzeko, OSALANen web orrialdearen bitartez, www.osalan.net. Arriskuen prebentzioko “Gazte Txokoa" sortzeko proiektua, hain zuzen ere. Lea Artibai Ikastetxeak Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen kolaborazioarekin sortutako material didaktikoa eta etorkizunean sortzen den materiala eskuratzeko ate digitala.
Prebentzioko kulturan hezitzea da helburua eta etorkizuneko proiektuari jarraipena ematea, gizartean prebentzioko kontzientzia ezartzeari laguntzeko sarearen bitartez ere, gazte sasoitik hasita. "Horrela, garatu dugun lan guztiaren hedadura handitzen da, internetaren leihoari esker prebentzio hezkuntzaren mezua ikasgeletatik urrunago eraman ahal izango dugu. Belaunaldi berriak lan segurtasun eta osasuna bermatzeko beharrizanaren gainean kontzientziatzea, epe ertain eta luzera, lan arriskuen prebentzioa lortzea da. Izan ere, gaur egungo ikasleak biharko langileak dira" nabarmendu zuen OSALANeko Zuzendari Nagusiak.