Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Oronak handitu egin du Europan duen presentzia, Polonian eta Portugalen egindako erosketei esker
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/oronak-handitu-egin-du-europan-duen-presentzia-polonian-eta-portugalen-egindako-erosketei-esker/@@images/56e062ca-2d8e-4798-bac1-71cb7d1c1c68.jpeg)
Polonian erositako enpresa Krakdzwig da, zeinak merkatu-kuota handia baitu Krakoviako igogailuen sektorean. 1996an sortu zen, eta, 2002az geroztik, enpresa-harreman estua du Oronarekin. 2002an, Krakdzwig euskal enpresa honen Poloniako bazkide eta banatzaile bihurtu zen. Elkarrekin egin duten lanaren ibilbide positiboari eta Krakdzwigek igogailuen sektorean duen esperientzia zabalari esker egin ahal izan da eragiketa, zeinaren bidez Oronak bere lantaldean sartuko baititu Poloniako enpresa horren 65 langileak. Polonian egindako bigarren erosketa da, 2014an Techlift (Wroclaw) enpresa erosi baitzuen.
Portugalen duen presentzia indartzeko helburuarekin, Oronak akordio bat lortu du laster Estrela Elevadores erosteko. 1992an sortu zen enpresa hori, eta Leiria eskualdean dago, kokaleku estrategiko batean, Oporto eta Lisboa artean. Eragiketak aukera emango dio Oronari Estrela enpresak gaur egun mantentzen dituen 500 igogailuak bere egituran sartzeko. Hala, Oronak Portugalen duen bosgarren zentroa izango da, lehendik lau baititu: Braga, Oporto, Lisboa eta Algarve.
Xabier Mutuberria Oronako zuzendari nagusiaren hitzetan: “Eragiketa horiei esker, Europako merkatu gakoetan dugun posizioa indartuko dugu, eta onura aterako diogu bai Krakdzwig-ek bai Estrelak sektorean duten eskarmentuari”.
Oronak 2016an izan duen hazkundearen erakusgarri, bi enpresa horiez gain, beste enpresa batzuk ere erosi ditu lehen seihilekoan: Frantziako bi konpainia eta Norvegiako bat.