Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
ORONAk 832 milioi euroko negozio-zifra izan zuen 2021ean, aurreko ekitaldian baino %4,1 gehiago
Orona kooperatibak Batzar Orokorra egin zuen joan den ostiralean Donostian. Aurrez aurreko batzarrean, Anoetako belodromoan, 2021eko kontuak onartu ziren, eta "egungo testuinguru geopolitiko zailari" aurrera egiteko lehentasun estrategikoak berrikusi ziren.
2021eko balantzea
Oronak 832 milioi euroko negozio-zifra lortu zuen 2021ean, aurreko ekitaldian baino %4,1 gehiago. Era berean, 26,6 milioi euroko inbertsioak egin zituen, hau da, 2020koa baino %63 gehiago. Enpleguari dagokionez, ekitaldiaren amaieran 5.507 langile zituen, eta kopuru hori, "krisia gorabehera", handitu egin da laugarren urtez jarraian. Azkenik, 139 milioi eurokoa izan zen Ebitda, aurreko ekitaldietan baino handiagoa. Aitor Azkarate taldeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "testuinguru global gero eta konplexuagoaren aurrean" "ezinbestekoa da gizarte- eta enpresa-proiektu sendo eta lehiakorra zehazten jarraitzea, etorkizuneko erronkei irmo aurre egiteko". Testuinguru horretan, azpimarratu du "lehiakortasunak funtsezko eginkizuna izango duela, gure pertsonen konpromisoari esker, berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren alde egiten dugun apustuarekin batera".
Europan sendotzea
Gipuzkoako kooperatibatik nabarmendu dute 2021eko ekitaldia Orona Europan "sendotzeko beste urrats bat" izan dela, Elco igogailu-taldea Espainian eta Lift Rzeszów Polonian sartu baitira, ORONA GmbH Alemanian eratzearekin batera. Taldeak 13 herrialde ditu.
Inkorporazio berri hauek, gainera, ORONA UE 2030 proiektuan sartzen dira. Proiektu horren helburua da urte horretan bertan 1.200 milioi euro inguruko negozio-zifra lortzea eta Europan 7.500 langile izatea.
Bestalde, apirilaren amaieran ORONAk Augsburgon (Alemania) parte hartuko du Interlift-en, munduko igogailuen azoka nagusian. Bertan, ORONAk ORONA Next merkatuko segmentu guztietarako diseinatutako Produktu eta Zerbitzuen Plataformaren xehetasunak aurkeztuko ditu.
Gizarte- eta enpresa-konpromisoa
Bazkideen Urteko Batzarrean, kooperatibaren lana eta konpromiso sozioenpresariala nabarmendu dira. Alde horretatik, ORONAk bat egin zuen joan den uztailean NBEren Mundu Itunean, 2030erako emisio globalak erdira murrizteko eta 2050erako zero garbia lortzeko.
Gizarte-kohesiorako duen konpromisoaren barruan, ORONA Fundazioak lanean jarraitzen du bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak sartzeko. Horren erakusgarri dira 'Aita Mari' dokumentalaren ekoizpenean egindako ekarpen ekonomikoa, Itsas Salbamenduko proiektu solidarioari buruzkoa, edo Hernani Rugby Elkarteari emandako laguntza.