Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
`Orona Get Up´ lehiaketaren VI. edizioa egin da
Oronak, mugikortasuneko eta garraio bertikaleko soluzioetan espezializatutako konpainiak, Orona Get Up sarien VI. edizioa egin du, gaur, Orona Ideo egoitza korporatiboan. Ingeniaritzetako master- edo gradu-amaierako ikasleen ikerketa-proiektu onenak aintzatesteko ekimen bat da.
Orona Get Upek, unibertsitarioak saritu ez ezik, aukera ematen die ikerketa-proiektua Oronan egiteko
Orona Get Upek, unibertsitarioak saritu ez ezik, aukera ematen die ikerketa-proiektua Oronan egiteko eta horretarako Oronaren diziplina anitzeko taldearen etengabeko laguntza eta aholkularitza izateko.
Proiektuen azterketa zehatza egin ostean hautatu dituzte saridunak. Bi ezaugarri hauek bateratu behar zituzten proiektuok: garraio bertikalaren, hiri-mugikortasunaren eta eraikinen energia-kudeaketaren arloko berrikuntzak izatea, batetik, eta ikerketa-berrikuntzak egitea, bestetik.
Oronako Kudeaketa Sozialeko zuzendari korporatibo Mikel Tolosak eskerrak eman ditu irekiera-hitzaldian “ikasleen parte-hartzeagatik eta aurkeztutako proiektuen maila altuagatik”. Halaber, haren esanean, “oso garrantzitsua da talentua, trebakuntza eta berrikuntza eta antzeko balioak uztartzea”.
Ekitaldian izan dira, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde Jon Altuna eta Tecnuneko Kanpo Harremanetako arduradun Javier Ganuza. Orona Get Up sariei buruz zer ikuspegi duten azaldu digute biek ala biek. Bestalde, Oronako Ikerketako kudeatzaile Inge Isasak aurkeztutako proiektu guztien berri eman du. Azkenik, Mikel Tolosak sariak banatu dizkie irabazleei.
Sariak eta sarituak
Lehen saria (1.500 euro) Maddi Aramendi Iturriozentzat izan da, “Igogailuetan erabiltzen diren kable metalikoen harietan frettingagakiko neke-bizitzaren 3D modeloen garapen eta baliozkotze esperimentala” proiektuarengatik. Igogailuetako kable metalikoen neke-bizitza aurresateko zenbaki-kodea garatzeari eta optimizatzeari buruzko lan bat da.
Gorka Hutardo López izan da bigarren sariduna (1.000 euro), “Zifraketa asimetrikoa TPM bidezko sistema txertatuetan” lanarengatik. TPM kriptoprozesagailuen azterketa eta manipulazioa da. Bai sistema txertatuen bai PC plataformen segurtasuna eta fidagarritasuna indartzeko diseinatutako zirkuitu integratuak dira.
Hirugarren sariduna (500 euro) Ainhoa Gartzi Ibabek jaso du, “Igogailuari aplikatutako ukipen-erabiltzaileen interfaze baten garapena” proiektuarengatik. Hau du ardatz: itsuentzako botoi bat, ukipen bidez berresten diena deia behar bezala erregistratu dela.