Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Orklidea ekimenaren baitan 50.000€ banatuko ditu Orkli kooperatibak Euskal Herriko proiektu desberdinak babesteko
Elkarlanean sortutako ekinbideak, ilusioaren hazitik ernaldutako ideiak, kideen babesarekin goxatutako proiektuak… guztiak hartzen ditu bere gain Orklidea ekimenak. Bidea lagunduta errazagoa denez, Ordizian kokatuta dagoen Orkli Koop. Elkarteak eskua luzatu nahi die finantziazioa behar duten Euskal Herriko elkarte desberdinen proiektuei. Oinarriak eta informazioa https://www.orkli.com/eu/ekintza-soziala webgunean izango dituzue eskuragarri.
Laguntza programa hau ekainean jarriko da martxan lehen aldiz eta helburua Euskal Herrian sor daitezkeen amets desberdinak aurrera eramatea izango du. Bi kategoriatan bereiziko dira proiektuak, beraien tamainaren arabera. Honela, lehen kategorian 35.000€-ko laguntza izango da proiektu irabazleari emango zaiona eta bigarren kategorian berriz 15.000€ jasoko ditu irabazleak.