Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Etxetresnak elektrikoen salmenta osteko zerbitzua
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Orkli eta Sareteknika, eskutik

Orklik eta Sareteknikak kolaborazio akordioaren berri eman dute. Biek ala biek sinatutako itunarekin, Orklik Konfort & Osasun negozioan eskaintzen duen saldu osteko zerbitzua hobetzea da helburua. Hala, salmenta osteko kudeaketari lehentasuna eman nahi diote, hobetuz eta optimizatuz, bezeroei esperientzia bikaina eta euskarri egokiena eskaintzeko. Azken finean, Orklik nahi duena da salmenta osteko zerbitzua hobetu, efizientzia energetikoa eta osasuna interkonektatuta dauden ekosisteman bereziki.
Orklik 1.000 langile baino gehiago ditu Ordizia, Txina eta Brasildo lantokietan, eta beste bi enpresatan %50eko parte-hartzea du (Valmex eta Giordano). Bere produkzioaren %80, 50 herrialdetara esportatzen du
Eta Sareteknikarentzat ere pauso garrantzitsua da, izan ere, bere zerbitzuen zabalkundean eta aktibitateen dibertsifikazioan konfort eta etxeko energia berriztagarrien arloan aritzeko aukera izango du. Akordioa Roberto Corerak, Sareteknikako zuzendari orokorrak, eta Beñat Zudairek, Orkliko Konfort & Osasun Negozioko zuzendariak, sinatu zuten.
Batzuk zein besteak oso pozik agertu dira sinatutako akordioarekin, eta ziur daude bientzat oso esperientzia aberasgarria izango dela.
Orkliri buruz: 1974an sortu zen eta erreferentea da Konfort eta etxe jasangarrien zein osasunaren arloetan. Era berean, gas-segurtasun arloan ere liderra da munduan eta soluzioak eskaintzen ditu konbustio eta OEM hidraulika sektoreetan. Orklik 1.000 langile baino gehiago ditu Ordizia, Txina eta Brasildo lantokietan, eta beste bi enpresatan %50eko parte-hartzea du (Valmex eta Giordano). Bere produkzioaren %80, 50 herrialdetara esportatzen du.
Sareteknikari buruz: Sareteknika zabalkunde prozesuan dagoen enpresa da, saldu osteko zerbitzuetan burubelarri diharduena, bereziki etxetresna elektrikoen, berogailuen eta klimatizazioaren arloetan. Dibertsifikazio teknologikoaren bidetik, efizientzia energetikoa, energia berriztagarriak eta ekonomia zirkularra ere, bere estrategiaren parte dira.