Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin

Orklik Biotz S.L. enpresan sartzeko akordioa itxi zuen joan den maiatzean. 10 pertsonaz osatutako Oñatiko enpresa bat da Biotz, gauzen Interneteko soluzioen garapenean (IoT) eta softwarean espezializatua. Operazio honekin, Orklik %11,11ko parte-hartzea izango du Biotzen, eta eserlekua Administrazio Kontseiluan.
IoT-en ekosistema propio baterantz beste urrats bat
Biotzen sartzea Orkliren helburu estrategikoaren parte da, besteak beste, Konfort&Osasuna eta Giordano Controls-en negozio-arloen etorkizunerako giltzarri izango dena. IoT-ak gailuak, prozesuak eta datuak sarearen bidez konektatzeko aukera ematen du, bezeroentzako balio erantsia sortuz eta eragiketen eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetuz.
Biotzek esperientzia zabala du arlo horretan, eta ingeniari eta software garatzaileen diziplina anitzeko taldea dauka, garapen arineko soluzioak eta IoT-ko SaaS plataforma eskaintzen dituena.
Etorkizuneko aliantza
Orkli eta Biotz (Magnet izenarekin) elkarlanean ari dira duela urte batzuetatik: gaur egungo Ekanban plataforma beraiek garatua da, baita Oksol-Smart ere.
Aliantza honekin, Orklik berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua indartu du, eta IoT-en soluzioen merkatuan erreferente izateko posizionatzen da. Gainera, Orklik eta Biotzek pertsonen bizi-kalitatea eta ingurumena zaintzeko produktuak eta zerbitzuak sortzeko ikuspegi komuna partekatzen dute.
Orklik berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua indartu du.
Orklik Biotzeko talde osoa zoriondu nahi izan du, "egindako lan bikainagatik eta espiritu ekintzaileagatik", eta ongi etorria eman diete beraien familiara: "Ziur gaude elkarrekin etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izango diegula eta gure bezeroei irtenbide berritzaileak eta kalitatezkoak eskaini ahal izango dizkiegula", adierazi dute.
MONDRAGON Ventures
Biotzen egindako inbertsio-eragiketa berri hau ekintzailetza-gaitasunak aktibatzeko eta kooperatiben artean negozio berriak sustatzeko estrategia korporatiboaren testuinguruan kokatzen da, hazteko gaitasuna duten enpresa gazteen aldeko apustuarekin. MONDRAGONek bost urte daramatza eratu berri diren hogei bat enpresatan inbertitzen, kooperatibak enpresa horien kapitalean inplikatuz eta, beharrezkotzat jotzen denean, arrisku-kapitaleko Funts Korporatiboekin lagunduz, arriskuak hasierako faseetan hartzea konpentsatzeko.