Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
ORKLI: 2013ko fabrikarik onena Espainian
Orklik Ordizian du egoitza (Gipuzkoa), berokuntza, ur bero sanitario, ur berokuntza eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen ditu, eta, horrenbestez, Espainiako 2013. urteko fabrikarik onenaren errekonozimendua lortu du. Industria Bikaintasunaren Sariak espainiar konpainia industrialen lana aintzatesten du, beren bikaintasun operatiboagatik eta kudeaketaren kalitateagatik herrialdearen lehiakortasun ekonomikoari laguntzen diotelako.
MONDRAGON Korporazioko industri kooperatiba delarik, Orklik azken urteotan osatu duen prozesuagatik jaso du saria, bikaintasun maila handietara iritsi delako, eta era berean espiritu ekintzailearen eta enpleguaren dinamizatzailearen eredua delako. Izan ere, 1974an gizarte ekintzailetzako ekimen moduan jaio zen enpresa hau, Goierri eskualdean (Gipuzkoa) enplegua sortzeko helburuarekin, gaur egun Ordiziako bere egoitza nagusian 500 pertsona enplegatzen dituen konpainia da, bertan baitago bere lantegi liderra, eta Brasilgo eta Txinako lantegietan ere 300 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan.
ORKLIren meritoak
EISEk gipuzkoar etxeari saria emateko nabarmendu dituen balio berezien artean daude erabakiak hartzeko malgutasuna eta bizkortasuna, eta bere produkzio prozesuen automatizazio goiztiarra (1986). Makineria berria erabiltzeko behar izan den prestakuntza prozesu bizia ere funtsezkoa izan da Orklik saria bereganatzeko dituen merezimenduen artean, baita automatizazio prozesua hurbileko hornitzaileekin batera egin izana ere; hain zuzen ere, partner horiengan konfiantza izaten jarraitzen du gaur egun ere, eta horren ondorio dira lortzen dituen emaitza bikainak.
Halaber, konpainiaren indarguneen artean nabarmendu dira bere bezeroen ‘no core’ prozesuen desintegrazioa eta xurgapena, know-howaren eta ahalmen teknologikoen bitartez, eta nazioartekotze maila, zeina produkzioaren %82an dagoen.
Europako Industrial Excellence Award 2013 saria emateko ekitaldia Leipzigen egin da (Alemania), eta Orkli lau finalisten artean zegoen. Azkenean Leipzigeko BMW lantegiak jaso zuen Europako Urteko Fabrikarik Onenaren saria.