Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Orit Appa izan da garaile Changemaker Lab-en II. edizioan
Ekintzailetza-proiektuak modu praktikoan eta askotariko diziplinetako partaideak biltzen dituzten taldeetan lantzen ikasteko programa da ChangeMaker Lab, eta Mondragon Unibertsitateak aukeratu du jada II. edizioko proiektu irabazlea: Orit izeneko appa. Aplikazio horren bidez, erabiltzaileek (batez ere 25 eta 35 urte bitarteko gazteek) trukatzeko prest dauden janariaren berri ematen dute. Horrela, jakiak botatzea saihestuko dute. Saria 1.000 eurokoa da. Gazteen artean enpresen eta proiektuen sorrera bultzatzea da ekimenaren helburua.
Guztira, bigarren edizio honetan 22 ikaslek hartu dute parte. Change maker edo aldaketa-bultzatzaile esaten dieten partaideek diziplina anitzeko taldeetan egin dute lan lau hilabetez, programaren erronkei aurre egiteko.
Zaborretara botatzen den janaria gutxitzea da Orit izeneko proiektu irabazlearen helburua. Horretarako, jakien trukea sustatu nahi du gazteen artean. Bigarren saria (600 eurokoa) Repera proiektuarentzat izan da. Itxuragatik dendetan saldu gabe gelditzen diren frutei eta barazkiei beste aukera bat ematea eta horiekin bestelako azken produktuak sortzea da proiektuaren funtsa. Hirugarren saria (400 eurokoa), berriz, BiPens proiektuak jaso du eta eguneroko otorduak eta hezkuntza uztartzen ditu. Haurrak protagonista izango diren jateko guneak sortzea proposatzen du. Elikadura, natura eta heziketa batzen dituen ingurunean, umeek irudimena erabiliko dute.
Change Makers Lab
Ekimenak bi ezaugarri nagusi ditu: diziplinartekotasuna, parte-hartzaileak zenbait jakintza-arlotakoak baitira, eta kokapen-aniztasuna, Mondragon Unibertsitateko fakultateak konektatzeko aukera ematen duena.
Programa MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, honako hauek oinarri hartuta: ikasleak (change maker bilakatzen direnak), mentoreak (jada ez dira irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak). KIMU BERRIk babestu eta GAZTENPRESAk sustatutako programa da.