Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Ordenagailu zaharra, bizitza berria
Trantsizio ekologikoa edo eta ekonomia zirkularra oso bogan dauden kontzeptuak dira. Guztiok ahoan darabilgun jasangarritasunaren arloan enpresek eta erakundeek aplikatzen dituzten estrategiak dira. Eta hori da, hain justu ere, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Berrerabiltze eta Prestatze Zentroak egin duena. Teoria praktikara eraman. Hitzetatik akziora igaro. Zaharra erabilgarri egin. Ordenagailuen zaharkitze programatuari aurre egin eta bizitza luzatu. Azken finean, erakunde askorentzat erabilgarriak ez diren ordenagailuei beste aukera bat ematen ari dira.
Berrerabiltze eta Prestatze Zentroaren helburua ikasleen konpetentziak indartzea bada ere, gizartean eragin nahi dute, gizarte eraldaketa sustatuz, eta aldi berean noski, ikasleen trebakuntzan sakondu; software librean, informatika arloko edukiak irakatsiz, eta kontzientziazioa sustatuz
Ezagutza, elkartasun ariketa eta ekonomia zirkularra
‘Duenak ez duenari eman’ dio euskal olerki batek eta hori da hain justu ere Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan egiten ari direna. Ordenagailu zaharrak jaso, berreskuratu eta gehien behar dutenen eskuetan jarri. “Ez al da hori eraldaketa soziala?”, diote sustatzaileek. Hemen, Euskal Herrian, edo eta Brasilen Mundukideren bitartez MSTko eskoletan, edo Euskadi-Ukraina erakundearen bitartez, gerra bertatik bertara bizi duten gazteei ordenagailuak helaraziz.
Lanbide Heziketaren programaren helburua
Berrerabiltze eta Prestatze Zentroaren helburua ikasleen konpetentziak indartzea bada ere, gizartean eragin nahi dute, gizarte eraldaketa sustatuz, eta aldi berean noski, ikasleen trebakuntzan sakondu; software librean, informatika arloko edukiak irakatsiz, eta kontzientziazioa sustatuz. Baina gainera, beste lerro bat ere garatzen ari dira: enpresa sorkuntzarena. Gaizka Eraña Ekonomia arloko irakasleak ematen dieten eskoletan konturatu baitira egitasmoa negozio bilakatu daitekeela. “Batetik Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kolaboratuz, baina baita salmentara bideratuz ordenagailu zaharberrituak, prezio murriztuekin”, diote Nerea Bastardo eta Oihan Gorrotxategi ikasleek.
Beñat Irazabal, Arizmendi Ikastolako LHko zuzendaria eta irakaslea; Gaizka Eraña, Ekonomia irakaslea; Oihan Gorrotxategi, ikaslea; eta Nerea Bastardo, ikaslea, ordenagailu zaharrak eskuetan. Gorka Kintana eta Naiara Okina mikro-informatikako irakasleek ere proiektuan parte-hartu dute.
Bigarren mailan 18 ikasle ari dira eta beste 21 lehenengoan. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso berri dute materiala erosteko; disko gogorrak, luzagailuak… eta ametsa zena poliki-poliki egia bilakatu da. Beñat Irazabal (LHko zuzendaria) eta Gaizka Eraña (Ekonomia arloko irakaslea) harro daude lortutakoaz.
“Ordenagailuak behar ditugu”
Proiektuak aurrera egin dezan, ordea, ordenagailuak behar dituzte, “gure kooperatibetan dagoeneko erabiltzen ez diren ordenagailuak behar ditugu eta euren bila joateko prest gaude”, diote Beñatek eta Gaizkak. Kooperatiba askok sekulako baliabideak dituzte, eta horiei dei egiten diete Arizmendi Ikastolako LHko ordezkariek, “ezer bota aurretik gugana etortzeko, guk bi-lau urte luzatuko dugu-eta ordenagailu horien bizitza”. Ohian eta Nerea ikasleentzat ere proiektua oso interesgarria da, “jasotzen ditugun ordenagailuak zaharberrituz, jakintza eskuratzeaz gain, konturatu gara negozio lerro bat ere badagoela. Alde batetik doan ematen ditugu ordenagailuak, gobernuz kanpoko erakundeen bitartez, baina bestetik norbanakoei saldu diezaiekegu ordenagailu zaharberrituak eta negozio txiki bat martxan jarri”.
Ohian eta Nerea ikasleentzat ere proiektua oso interesgarria da, “jasotzen ditugun ordenagailuak zaharberrituz, jakintza eskuratzeaz gain, konturatu gara negozio lerro bat ere badagoela. Alde batetik doan ematen ditugu ordenagailuak, gobernuz kanpoko erakundeen bitartez, baina bestetik norbanakoei saldu diezaiekegu ordenagailu zaharberrituak eta negozio txiki bat martxan jarri”.
MONDRAGONeko kooperatibei eskaera
Proiektuarekin aurrera jarraitzeko ordenagailuak behar dituzte eta dei egiten diete MONDRAGONeko kooperatibei, bota behar dituzten ordenagailuak bota aurretik eurekin harremanetan jartzeko.
Interesatuentzat
Ordenagailuak lagatzeko interesa izanez gero, jarri harremanetan korreo elektroniko bidez birziklanetarizmendi@gmail.com edo 943772025 (luzapena 4320) telefonoan.