Orbeak Rider Connect kaleratu du, dendak eta riderrak konektatzeko plataforma

Plataforma berriarekin Orbeak egungo eskuragarritasuna eta denden eskaera-zorroa kontsultatzeko aukera eskainiko die bizikleta erosteko interesdunei. Riderrek hurbilen duten establezimenduan nahi duten eredua erreserbatu eta eskuratu ahal izango dute.
Card image cap
2022/01/31

Bizikletaren industria une zailak bizitzen ari da: merkatuan eskaera handia dago, eta, aldi berean, marka askoren aldetik entregen ziurgabetasuna. Testuinguru horretan, Orbeak Rider Connect jarri du abian bizikleta-komunitatearen eskura. Bizikleten eskaintzaren egungo eta etorkizuneko erabilgarritasuna jartzen duen irtenbide bat, horrela bere dendei sell outean lagunduz. Erabiltzaileek orain eskuragarri dituzten modeloak kontsultatu ahal izango dituzte, baita hautatutako dendako eskaera-zorroa ere, eta entrega-data. Rider Connect-en bitartez, erreserba bat egin eta erosketa kudeatu ahal izango dute beren banatzailean, edo bere ametsetako bizikleta pertsonalizatu ahal izango dute orbea.com-en eta hurbilen duten dendan jaso ahal izango dute. Eta dena klik batean.

Rider Connect-en bitartez, erreserba bat egin eta erosketa kudeatu ahal izango dute beren banatzailean, edo bere ametsetako bizikleta pertsonalizatu ahal izango dute orbea.com-en

Bestalde, Rider Connect programan parte hartzen duen banatzaileak erosketak egiteko interes handia duten bezero berriak erakartzen ditu bere dendara, eta produktuari irteera emateko aukera ere ematen dio, baita bizikleta bere dendara fisikoki iritsi aurretik ere.

Nola funtzionatzen du Rider Connectek?

Orbeak nahi duzun bizikleta 5 urratsetan aurkitzea proposatzen dizu:

Sartu programan, erregistratu, hautatu bizikleta, aukeratu gertuen duzun denda edo zure konfiantzazko denda, egin ezazu aukeratutako dendan nahi duzun modeloaren eskaera edo egin ezazu zure ametsetako bizikleta eta eros ezazu orbea.com-en. Hori eginda gero, Pedalei ematera!

Bizikleten fabrikazioa