Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Orbeak domina eskuratu du Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan

Cross-country mountain biker kanadiar Catharine Pendrel eta Alma berria hirugarren sailkatu ziren eta brontzezko domina eskuratu zuten Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan. Luna Pro Team-eko biker-ak sekulako lasterketa egin zuen eta ordu bat, 31 minutu eta 41 segunduko denbora egin zuen.
Era berean, Katerina Nash txekiarrak diploma olinpikoa eskuratu zuen, lasterketan bosgarren sailkatu ondoren. Katerinak Orbearen Oiz berriarekin esku hartu zuen lasterketan. Lasterketa Jenny Rissveds suediarrak irabazi zuen eta bigarren Maja Wloszczowska poloniarra izan zen, irabazleak baino 37 segundu gehiagoko denborarekin.
Luna Pro Team taldeko beste txirrindulari bat, Eva Lechner, hemezortzigarren sailkatu zen lasterketan, oso sailkapen ona kontuan izanda bizkarreko min handiekin iritsi dela olinpiar jokoetara.
Orbea eta Luna Pro Team
Orbea eta Luna Pro Team taldearen arteko kolaborazioa 2006an hasi zen eta ordutik ona sekulako lorpenak izan dituzte biek ala biek. Besteak beste; Munduko MTB bi Txapelketa, Munduko bi Kopa eta 2012ko Londoneko Olinpiar Jokoetako brontzezko domina.