Orbea Eurobike azokan izango da uztailaren 13tik aurrera Frankfurt-en

Europako txirrindularitza azokarik handiena Alemaniako Frankfurt hirian egingo da aurten lehen aldiz, datorren uztailaren 13tik 17ra bitartean, bi hamarkadaz Friedrichshafenen egin ondoren.
Card image cap
2022/07/08

Munduko azokarik garrantzitsuena da, eta Orbeak bertan parte hartuko du beste behin. Ekoizten dituen bizikleta eta ekipamenduak erakutsiko ditu bertatik bertara jarriko duen erakusleku propioan. Urtetik urtera hazten ari den azoka da; aurten inoiz baino parte hartzaile gehiago izango ditu, eta pandemia aurreko kopuruak aise gaindituko ditu: 1.500 enpresa baino gehiago izango dira, eta inoiz baino bisitari gehiago jasoko dituela espero da. Bertan izatearen garrantzia azpimarratu du Jokin Diez Barrio ORBEAko Harreman Publikoetako zuzendariak: "Guretzako garrantzitsua da txirrindularitzaren sektorean, azoka handi eta indartsu bat izatea, eta uste dugu Eurobike izan daitekeela horietako bat. Horregatik egon nahi dugu bertan, erakusleku propio batekin".

Orbeak bizikleta "bereziak" erakutsiko ditu bertan. Hamar bizikleta modelo guztira. Horien artean daude, esaterako, Cape Epic Hegoafrikako BTT txapelketa entzutetsua irabazi duen OIZ bizikleta; Javier Gomez Noya triatletak erabilitako ORDU bizikleta; edota, hainbat sari jaso dituen RISE bizikleta elektrikoa

Azokaren lehen egunak baliatuko dituzte hornitzaileekin, banatzaileekin, ohiko kolaboratzaileekin edota gainerako ekoizleekin hartu-emanak egiteko. "Erakusleku berezia prestatu dugu, bilera gela batzuekin, eta bizikleta sorta berriari edo oraingoari buruz hitz egin nahi dugu bertan, akordioak egin…", erantsi du Jokin Diezek. Sektoreko adituen "topaleku" baita azoka: "Elkarrekin aurrera egiteko aukera ematen digu". Asteburuan, aldiz, askotariko bisitariei irekita egongo da erakuslekua; izan ere, azokaz gain, bestelako jarduerak ere izango dira, hitzaldiak edota erakustaldiak horien artean. Sektorearekin izan ezik, bezeroekin eta komunitatearekin berriz konektatzeko abagunea baita azoka, bi urteko pandemiaren ondoren. "Azokan egon gara urte guzti hauetan, baita pandemiaren urteetan ere. Bidaiatu ahal izan dugunean, joan gara, han izan gara, banatzaileekin egon gara, komunikabideekin, guretzat garrantzitsuak ziren pertsona guztiekin. Hala ere, orain izaten ari garen lehengoratzeko honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da han egotea".

Captura de pantalla 2022-07-08 a las 13.11.10.png

Orbeak bizikleta "bereziak" erakutsiko ditu bertan. Hamar bizikleta modelo guztira. Horien artean daude, esaterako, Cape Epic Hegoafrikako BTT txapelketa entzutetsua irabazi duen OIZ bizikleta; Javier Gomez Noya triatletak erabilitako ORDU bizikleta; edota, hainbat sari jaso dituen RISE bizikleta elektrikoa.

Hazten, indartsu
Orain ia hamarkada bat ezarri zituen Orbeak estrategia berriaren oinarriak, eta harrezkero hazten jarraitzen du Mallabiako kooperatibak. Iaz ere, datu onak berretsi zituen, osagai faltak eragindako zailtasunak urtea bereziki konplikatua egin bazuten ere. 282 milioi euroko fakturazioa lortu zuen 2021ean guztira, eta 170 enplegu berri sortu zituen. "Gure negozio eredu propioak ahalbidetu digu pandemian izan genituen arazo guztiei aurre egitea eta sektorean behar bezala kokatzea", gaineratu du Diezek. Baikortasunez begiratzen diote datozen urteei ere: aurreikuspen onak ditu kooperatibak 2022rako. "Hornikuntza-katearen arazoa konpontzen ari dela ematen du, baina orain erregaien prezioaren gorakada bezalako beste konplikazio batzuk ditugun. Hala ere, baikorrak gara".

Bizikleten fabrikazioa