Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Orbea eta Lotto Dstny txirrindularitzarekin konprometituta
Orbea eta Lotto elkarren eskutik lehiatzen ari dira duela urtebetetik, esperientziak eta ezagutza trukatuz. Txirrindularitzarekiko grinarik gabe ez litzateke abangoardiako bizikletarik egongo, ezta Lotto bezalako talderik ere.
Lasterketak egoteko, txirrindulariak ez ezik, bizikleta onenak eta babesle konprometituenak behar dira. Baina horiek negozioetatik haratago doazen konpromisoaren eta proiektuen bidez baino ez dute irauten: Lottok, Belgikako loteria nazionalak, 345 milioi euro bideratzen ditu urtero garrantzi sozial handiko programetara, zientzia, kultura, elkartasun eta kirol arlokoak, Orbeatik txirrindularitza eskolak, edo gizarte proiektu mota desberdinetan laguntzeko bideratzen dituenen antzekoak.
“Gaztetan txirrindularitza ikusten nuenean, Lotto hor zegoen. Beti miretsi izan ditut. Eta orain, hainbeste urte geroago, hainbeste historia duen talde batentzat lan egin ahal izatea pribilegioa da”.
ziurtatu du Martin van Schaijk, LOTTO Dstny Pro Teameko mekanikaria.
Txirrindularitzaren kultura begietatik sartzen da: euskal eta belgikar errepideek gizon eta emakume asko ikusten dituzte leku batetik bestera mugitzen pedalei eraginez. Horrela, bizikletek objektu mekaniko huts izateari uzten diote, bizitza ulertzeko modu baten parte izateko.
Arnaud de Liek, LOTTO Dstny Pro Team taldeko txirrindulariak, Lottok zergatik fitxatu zuen azaldu du:
“Beste talde batzuk nitaz interesatu ziren, baina ni jada Lottoren zalea nintzen, eta, beraz, bihotzarekin hartutako erabakia izan zen. Orain, buruak ere esaten dit erabaki zuzena hartu nuela, hemen zoriontsu sentitzen naizelako.”
Orbean duela hamarkada batzuetatik ari dira lehiaketako bizikletarik onenak sortzeko lanean, bikaintasuna eta errendimendu handiena lortzeko konpromisoarekin, kontzesiorik gabe, baina ikasi eta hazten jarraitu ahal izango duten partnerretan oinarritzeko borondatearekin.
“Orbea eta Lotto Dstnyren arteko harremana begi-bistakoa da: bizikletarik onenak behar genituen, eta Orbeak gure txirrindularien feedbacka behar zuen bere produktua are gehiago hobetzeko. Uste dut norabide egokian goazela.”
Kurt Van de Wouwer, Lotto Dstny Sports Manager.
Orbeak uste du bere lana emakumezkoen txirrindularitzaren hazkundea eta berdintasunezko garapena erraztea dela, eta harro daude Lotto Dstny Ladies, Laboral Kutxa eta Ceratizit bezalako hiru taldekin.
“Beti borrokatu gara asko emakumeen artean txirrindularitza babesteko, eta ez dugu egin kreditu ekonomikoa ateratzeko, baizik eta atleta horiei laguntzeko eta emakumeen txirrindularitzaren hazkundearen parte izateko”.
ziurtatu de Enol Costalesek, Sports Marketing Orbea.