Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Opor osasuntsuak izateko jarraibideak!
Osarten-ek gida bat argitaratu eta kooperatiben artean banatu du, oporretan ezbeharrak
saihesteko eta arrisku ohikoenetatik babesteko zenbait gomendiorekin.

Hobe da aurrea hartzea gero damutzea baino, dio atsotitzak. Eta Osarten-ek,
prebentzioarekin duen konpromisoaren haritik, gomendioen eskuliburu bat sortu du
oporretan ezustekorik izan ez ditzagun. Hauek dira, besteak beste, eguzkiarekin,
loarekin edo infekzioekin lotutako oinarrizko aholkuak.
1. Kontuz eguzkiarekin.
- Babestu eguzkitik; saihestu eguzkiak gogorren jotzen dituen orduak.
- Arropa egokiak jantzi, ehun motari, lodierari eta koloreari erreparatuta.
- Eguzkitako betaurrekoak jantzi eta eguzkitik babesteko krema egokiak erabili.
- Ez lo hartu eguzkitan.
- Hidratatu zaitez, eguneko gutxienez 1,5 litro ur edan itzazu, eta arriskuko
lurraldeetan botilako ura edan.
2. Loaren errutina errespetatu.
- Zure bizilekuaren eta helmugaren arteko ordu-aldea handia bada, ahalegindu jet-
lag-aren eraginak txikiagotzen. - Gauez bidaiatuz gero ahalegindu lo egiten eta helmugara heltzean saiatu zaitez
ordutegi erregularra egiten.
3. Tronbo-en kontrako protokoloa.
- Bidaiatzean, batez ere bidaia luzeak badira, ez erabili arropa esturik arazo
baskularrak saihesteko. - Trebatu hankak 30 minututako tarteetan.
- Konpresio-galtzerdiak erabiltzearen aukera aztertu eta ez eseri hankak gurutzatuta.
4. Adi infekzioei.
- Onddoek eragin ditzaketen zauri eta infekzioak saihesteko, oinetako egokiak
erabili. - Aldatu arropa bustia lehenbailehen.
- Arrisku eremuetan eltxoak uxatzeko produktuak erabili eta larruazala arropa
egokiekin estali.
5. Idorreria izanez gero…
- Fruta eta barazkiak jatea areagotu eta ur asko edan.
- Sedentarismoa saihestu.
6. Osasun materiala eta txertoak
- Atzerriko herrialdeetara bidaiatu aurretik informatu derrigorrezkoak zein
gomendagarriak diren txertoetaz. - Adituek adierazitako txertatze jarraibideak zorrotz bete.
- Gomendagarria da bidaia aseguru batekin bidaiatzea.
- Zauriak osatu zein gaixotasun arinak artatu ahal izateko oinarrizko materiala
eraman. - Gaixotasun kronikorik izanez gero, tratamendua aldean eraman eta fundamentuz hartzen jarraitu.