Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
ONNERA Group-ek 2022an salmenten marka hautsi du 380 milioi euroko zifra lortuta
7 fabrikak eta 12 merkataritza-filialek osatzen dute ONNERA Group. Gaur egun, 2.500 pertsona baino gehiagok egiten dute lan bertan, eta Oñatin, Gipuzkoan, dauka kooperatiba matrizea, Fagor Industrial Koop. E.
Kooperatibak joan den maiatzaren 12an egin zuen Batzar Nagusia.
Merkatuko garbigailu industrialen alorrean erreferente izateko eta bere posizionamendua indartzeko, Oñatin (Gipuzkoa) fabrika berri bat eraikitzeko 17 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egitea izan da hartutako neurri estrategikoetako bat
Bertan, bilakaera kuantitatibo positiboa nabarmentzeaz gain – salmenten marka berria, aurreko ekitaldiko emaitza bikoiztu eta EBITDA % 69 handitu du –, konektibitatera bideratutako produktu berrien garapen jasangarria azpimarratu zen.
Garbigailu industrialen planta berria Oñatin
Etorkizunari begira, ONNERA Group-ek iraunkortasunarekiko konpromisoa azpimarratu du, eta 2023rako erronka berriak jarri ditu ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren alorretan.
Merkatuko garbigailu industrialen alorrean erreferente izateko eta bere posizionamendua indartzeko, Oñatin (Gipuzkoa) fabrika berri bat eraikitzeko 17 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egitea izan da hartutako neurri estrategikoetako bat.
Oso proiektu berritzailea da ingurumenaren ikuspegitik, teknologia berriak erabiltzen baititu bere produkzio-prozesuak eta energia-eraginkortasun mailak hobetzeko.
Planta berriko eraikuntza-obrak hasi dira dagoeneko, eta, behin amaituta, egungo fabrikazio eta logistika gaitasunak handitzen eta, ondorioz, enplegua sortzen lagunduko du.
Azkenik, ONNERA Group-i buruz azpimarratu beharreko beste alderdi bat nazioartearekiko duen bokazio argia da, salmenta guztien % 68ko nazioarteko salmentak baitira; bere merkatu nagusiak AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Latinoamerika dira. Salmenten % 32 merkatu nazionalean egiten da, non taldeak lidergo postuan jarraitzen duen.
Eduardo Calvok, Taldeko zuzendari nagusiak, positibotzat jo du iazko urtea, eskertu egin du taldeko pertsona guztiek egindako ahalegina merkatuetan inflazioa eta ziurgabetasuna nagusi diren ekitaldi honetan, eta adierazi du determinazioz jokatuko duela taldearen etorkizuneko erronkak lortu asmoz.
ONNERA Group-i buruz.
Nazioarteko enpresa-talde bat da MONDRAGON Korporazioan integratua, eta sukaldaritzarako, garbitegietarako eta hotz-sistema aplikatuen ekipamendurako soluzioak eskaintzen ditu. Fagor Professional, Asber, Edenox, Efficold, Danube, Domus eta Primer markak biltzen ditu, sektore, merkatu eta herrialde ezberdinetako liderrak. Talde global bat da bere produktuak bost kontinenteetan merkaturatzen dituena.
Munduan zehar estrategikoki banatutako 7 lantegi ditu (Espainia, Frantzia, Polonia eta Mexiko) eta 2.500 profesional baino gehiago, merkatu bakoitzera egokitutako soluzioen eskaintza zabala garatzeko gai direnak.