Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Online ikasteko testuinguruak diseinatzeko formazioa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaslei zuzendutako ikastaro trinkoa eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Online emango den 24 orduko ikastaro honetan, parte-hartzaileak ikasiko dute diseinatzen online irakasteko testuinguruak.
Bi helburu nagusi ditu ikastaroak: batetik, aurrez aurrekoaren eta eremu digitalaren arteko loturak eta aukerak ezagutzea. Horregatik, parte-hartzaileak trebatuko dira aurrez aurre zein eremu digitalean ikaskuntza-prozesu eraginkorrak modu esanguratsuan uztartzeko estrategietan. Bestetik, ezagutzea testuinguru digitaletan kontuan hartu behar ditugun irizpideak; adibidez, ingurune digitaletan modu eraginkorrean komunikatzeko estrategiak, ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategiak eta tresnak eta irakasle/tutore gisa, testuinguru digitaletan ikasleen jarraipena edo ebaluazioa egiteko aukerak eta tresnak.
Ikastaroa bi multzotan dago antolatuta eta euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango da:
- Eredu hibridoak ezagutzen (8 ordu):
- Zer da ikaskuntza testuinguru digitaletan? zeintzuk dira testuinguru digitaletako ikaskuntzaren gakoak?
- Nola uztartu aurrez aurrezkoak eta testuinguru digitalak: estrategiak eta gakoak.
- Testuinguru digitaletan sakontzen: gakoak, estrategiak eta tresnak (16 ordu):
- Komunikazioa.
- Parte-hartzea.
- Jarraipena eta ebaluazioa.
2020-2021 ikasturtean, hiru alditan eskainiko da ikastaroa:
- 2020ko irailaren 14tik urriaren 16ra.
- 2021eko urtarrilaren 18tik otsailaren 19ra.
- 2021eko apirilaren 19tik maiatzaren 21era.
Informazio gehiago:
Nagore Eskibel (Idazkaritza Akademikoa)
600 097 109
Koordinatzailea
Ainara Imaz