Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Ondoanek zerbitzua emango dio Interxioneri Madrilgo instalazioetan
Ondoan arduratuko da PCI instalazioen mantentze lanez Interxioneko Madrilgo datu zentroetan.

Interxionek, AEBetako Digital Reality konpainiako datu zentroen Europako dibisioak, Madrilen dituen lau datu zentroetako PCIren instalazioen mantentze lanak Ondoani esleitu dizkio. Horien artean, hiri osoko handiena, 35.000 metro karratu eta 30 mw-eko potentzia elektrikoa duena.
Interxionen jarduera konektibitate, cloud eta eduki komunitateak eskaintzean datza, 26 herrialdetan banatuta dauden 700 konektibitate hornitzaile eta ia 300 datu zentro baino gehiagoren bidez.