Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ondoan-en teknologia Aita Mennin
Adimen artifizialean oinarritutako sistema ezarri dute, pertsonentzako arrisku-egoeren prebentzioa hobetzeko helburuarekin.
Ondoan kooperatibak teknologia asistentziaren zerbitzura jartzen duen proiektu bat ezarri berri du Ahizpa Ospitalariak Aita Menni ospitale psikiatrikoan. Talde-lana, Hikvisionen adimen artifizialeko (IA) segurtasun-sistemak eta komunikazio-plataformak, eta paziente-erizain sistema integratzeari esker, pertsonentzako arrisku-egoerak ia berehala detektatuz prebentzioa hobetzea lortu da. Segurtasun-sistemak alarmak sortzen ditu denbora errealean, bai kontrol-postuetan (irudiak bistaratuta), bai langileen telefonoetan bertan, eta arrisku-egoerei ia berehala erantzuteko aukera ematen du, hala nola erorketei, noraezeko joan-etorriei, aurrez ezarritakoak baino bainugelako egonaldi handiagoei, gelatik irteteei...
Aita Mennik 125 urte bete zituen joan den ekainaren 1ean, eta Ahizpa Ospitalariak taldekoa da. Espainia mailan ohe kopuruan bigarren talde handiena da eta fakturazioan, berriz, hirugarrena. Osasun mentalean, adineko pertsonekin, desgaitasunekin eta garun-kaltearen errehabilitazioan lan egiten dute. 900 ohe baino gehiago dituzte ospitalea eta egoitza-zentroak batuta. 1.400 paziente inguru artatzen dituzte egunero Euskadiko 21 herritan eta, laguntza teknikoen programa baten bidez, Gipuzkoako 5.000 etxe baino gehiagotan.