Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Ondoan 40. urteurrena gogora ekartzeko prestatzen ari da
Ondoan kooperatibak ilusioz ekin dio 2022 urte berriari, 40. urteurrena ospatzen baitu. Izan ere, 1982ko martxoan sortu zen Javier Iruretagoyena Capelastegui, “Iru” sortzailea buru zela, pertsona-talde txiki baten laguntzarekin.
Ibilbidearen errepasoa
Ondoan “sustapenen sustapen” gisa sortu zen, behar bezala gauzatzen zen edozein jarduerak konpainia berri bat eratzea ekar zezakeela barneratuz. Eta sortzaileek proiektuak kooperatiba forma har zezala erabaki zuten. Denborarekin Taldearen erdigune bihurtu zen eta bere filosofia eta nortasuna talde osoak partekatzen du.
40 urte hauetan zehar, Ondoanek bere jarduerak hedatzen joan da, gaur egungo antolaketara heldu arte. Milurteko berria iritsi zenean, enpresak hazkunde-prozesu garrantzitsuari ekin zion, eta horrek bere emaitzak eman zituen: zerbitzuak handitu ziren, sozietate berriak sortu ziren eta konpainia filialak erosi ziren, Kelan, besteak beste.
Egungo argazkia
Gaur egun, Ondoan Taldea zortzi sozietatek osatzen dute: Ondoan, Koop. Elk. (enpresa matrizea), Ondoan Servicios, S.A., Ondoan AyC, S.L., Kelan, S.L., Orgaus Systems, S.L., Ondoan Maroc, Ondoan Egypt eta Ondoan México. Gainera, bulegoak ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, Madrilgo Erkidegoan, Balear Uharteetan, Kantabrian, Kanariar Uharteetan, Egipton, Marokon eta Mexikon, konpainiak 2015ean abiarazitako lurralde- eta nazioartekotze-prozesuaren ondorioz.
"Baina Ondoanen zerbaitez harro sentitzen bagara, 40 urte hauetan zehar gure partaidetza izan duten milaka proiektuez da, eta, batez ere, lau hamarkada hauetan etengabe merkatuan izan dugun presentzian sortu dugun giza taldeaz".
"Une honetan 400 pertsona baino gehiago gara Ondoan Taldea osatzen dugunok, diziplina anitzeko lehen mailako taldea" baieztatu du Jorge Álvarez Garcés, Ondoan Taldearen zuzendari orokorrak. "Mondragon Korporazioaren Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioan integratuta gaude. Korporazioaren kulturan inspiratutako gure enpresa-ikuspegiak, enpresa taldearen, eta ez norbanakoaren, arrakasta lehenesten duen sistema gisa kudeatzera eraman gaitu" aipatzen du.
Eskertzak
Lau hamarkada hauetan etengabeko lana, inguruarekiko konpromisoa eta bezeroen beharrei etengabe erantzutea izan dira taldearen ezaugarri nagusiak, enpresa gisa duten izaeraren benetako arrazoia. "Bezeroek beti erantzun digute gugan konfiantza jarriz, eta eskerrak eman nahi dizkiet Ondoanekin izan duten leialtasunarengatik, lankidetzarengatik eta ulermenarengatik" azaltzen du Álvarez Garcések.
"Ez nituzke aipamen hauek amaitu nahi Ondoango belaunaldi berriei utziko diegun ondarea aipatu barik. Garrantzitsua bada txanda hartzen duten pertsonek euren lanarekin ilusioa izatea eta Ondoan eurena dela sentitzea, garrantzitsua da, baita ere, epe luzerako ikuspegia izatea, esperientzia arrakastatsua berrargitaratzea pentsatzea, beste 40 urtez gutxienez, eta gure filosofiatik datorren espirituarekin egitea, hau da, gure bezeroekiko gertutasunarekin eta hurbiltasunarekin (“Ondoan Close Solutions”), eta ikasteko etengabeko grinarekin, eta ikasteko eta balio-proposamen berriak, soluzio berriak, emateko ezagutza eskuratzeko etengabeko ahaleginarekin. Horrek guztiak proiektu jasangarria eraikitzen jarraitzea ekarriko du, esanahi guztietan, pertsonak protagonista izanda".