Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
Otsailaren 22ko hitzordua gero eta gertuago dute First Lego Leaguen arituko diren neska mutikoek. Askorentzat dinamika ezaguna da, beste batzuentzat berriz, erabat berria. Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko zuzendari, irakasle eta ikasleentzat, esaterako, aurtengoa izango da aurreneko aldia. Debuterako, beraz, gero eta gutxiago geratzen zaie.
Ondarroara gerturatu gara, bertatik bertara lehiaketa nola prestatzen ari diren ikustera. Urduri batzuk, pozarren asko, Explore kategoriako lana nola landu duten kontatu digute
Ondarroara gerturatu gara, bertatik bertara lehiaketa nola prestatzen ari diren ikustera. Urduri batzuk, pozarren asko, Explore kategoriako lana nola landu duten kontatu digute. Guraso batek petroleo-plataforma baten egiten du lan, eta jasangarritasunarekin oso lotuta dagoen proiektua garatu dute haren esperientziatik abiatuta.
Garrantzitsuena eskola publikoa ikusgarriago bilakatzea bada zuzendariarentzat, irakasleentzat ondo pasatzea eta ikastea ere bada, eta neska mutikoentzat, ondo pasatzeaz gain, domina irabazteak ere badu garrantzia.
Arrasaten 413 ikasle
Ondarroako Zaldupe Eskolakoak Arrasatera gerturatuko dira otsailaren 22an, FLL Euskadi MONDRAGONen parte-hartuko duten gainerako 413 neska mutikoekin batera. Hain justu ere, aurten, beste inoiz baino parte-hartze handiagoa izango da Mondragon Unibertsitateak, MONDRAGONek eta Innobasquek elkarrekin antolatzen duten ekitaldian.