Egosketa elektrikorako irtenbideak
Automozio osagaiak
Hotz ganberak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Oinarrien bidetik normalizaziorantz
Jarraibideen esparruan sakontzea da MONDRAGONeko euskararen plan estrategikoaren ildoetako bat. Zentzu horretan, Korporazioak ezarrita dituen Euskara Normalizatzeko Oinarriei eutsiaz batera, normalizaziorantz zenbait bide planteatu ziren Topaketan, hala nola euskaraz sortzea, ulermena bermatzea, euskararentzat funtzio propioak zehaztea eta eragileak sortzea. Finean, helburua da euskara normalizatzeko oinarrietatik euskararen normalizazio eredura bideak urratzen jarraitzea.
Eika, Kide, Orkli, Fagor Taldea eta Fagor Ederlan kooperatibek euren egitasmoen berri eman zuten
Ander Etxeberria MONDRAGONen hedapen kooperatiboaren arduradun eta euskara koordinatzaileak ireki zuen topaketa. Printzipio kooperatiboen artean jasotakoa gogora ekarriz –Euskara, hizkuntza nazionala den aldetik, eta euskal kulturaren bereizgarriak suspertzen laguntzea-, Korporazioak euskararen inguruan eginiko ibilbidea laburbildu zuen, zenbait mugarri azaldu eta 2006an onartutako Euskara Normalizatzeko Oinarriak azpimarratu zituen helburuari erreparatuta: lankideek zein hornitzaile eta bezeroek euskararen aukera bermatuta izatea.
Euskara Planak, Ziurtagiriak...
Oinarrion baliagarritasuna eta emaitza gogora ekarri ondoren (62 euskara plan Korporazioan, 28 Bikain ziurtagiri, Euslan eta Euskaragile egitasmoetan partaide gehienak kooperatiba kideak), normalizazioaren kontzeptuak iradokitzen duenaren gainean gogoeta egin zuten bertaratuek. Ondoren, normalizaziorantz egin beharreko bideen erakusgarri, Eika, Kide, Orkli, Fagor Taldea eta Fagor Ederlan kooperatibek euren egitasmoen berri eman zuten.
EIKA (Ima Elexpuru). Euskaraz sortzeko lan ildoa abiatzera doaz datorren plangintzaldian. Epe motzean, euskaraz sortzeko dituzten aukeren diagnostikoa egingo dute eta estrategiak zehaztuko dituzte.
KIDE (Zuriñe Arakistain): Lanpostuetako hizkuntza profilak definitu dituzte eta euskara kooperatibako kudeaketa sisteman txertatuko dute.
ORKLI (Andoni Zubeldia): Hizkuntza eskakizunen proiektuarekin euskara enpresako sisteman sartzeko bidea ireki dute.
FAGOR TALDEA (Leire Okarantza): Plangintzaldi honetan euskarari funtzio propioak emateko lan ildoa abiatu dute, arlo instituzionaletik hasita eta bazkidetza harremanei helduta.
FAGOR EDERLAN (Ainhoa Mendibil). Hizkuntza ohiturak aldatzeko euskara eragileak aktibatu dituzte Prest! dinamikaren bitartez.
Amaiera emateko, Eider Alustiza EMUNeko berrikuntza arduradunak normalizazioaren gainean jardun zuen. ENOren helburuaren garrantziari erreparatuz, hizkuntzaren normalizazioa lan munduan adierazteko gakotzat jo zituen honako ezaugarriak: euskarak erabilera erosoa izatea, naturala eta iraunkorra.